Gure udalekuetan EUSKARAZ bakarrik egiten dugu. Ez ezazu bidal euskaraz ez dakien haurrik. Derrigorrezkoa da "D" ereduan matrikulatuta egotea.
IZENA EMATEKO bete ezazu fitxa web honetan, letra larri edo maiuskulak erabiliaz. Bidali ondoren emandako posta elektronikoan izena ematearen berrespena jasoko duzu.
Eska ezazu tokia haurrari dagokion txandarako, adina edo kurtsoari ongi begiratuz. Toki aldetik aukera gehiago izango duzue abuztuko txandetan.
Plaza baino eskaera gehiago dauden txandetarako, aukeraketa apirilean egingo delarik. Betetzen ez diren txandetan eskaera egiteko epea zabalik geldituko da txanda bete arte, aukeratketarik egin gabe eskaerak zuzenean onartuak izango direlarik bulegora iritsi ahala
Aukeraketa egin ondoren, onartu izan edo ez, erantzuna guztioi bidaliko zaizue; zuen haurra onartuta izan bada ordainketa nola egin adieraziko zaizue eta ekainean 2. eskutitz bat bidaliko zaizue, txandari buruzko oharrak, udalekura eraman behar dituen gauzen zerrenda, autobusen ordutegiak eta geltokiak adieraziz.

Bestelako informaziorik nahi ezkero, hona hemen harremanetarako helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa:

Telefonoa: 943 724 628(7etakik 8etara)
Posta elektronikoa:posta@euskaludalekuak.org

Txandetako begiraleekin harremanetarako: udalekuei buruzko galderak egiteko, programazioak, begiraleak, instalazioak, talde banaketak, zer eraman daiteke, eta abar

    ABAIGAR. abaigar@euskaludalekuak.org
    BERNEDO. bernedo@euskaludalekuak.org
    GOÑI. goni@euskaludalekuak.org