Helburuak:
“Sarrea Euskal Udalekua” aisialdi elkarteak
urtean zehar gogor egiten du lan udaldiko txandak prestatzeko. Bestalde,
elkarteak hainbat helburu ditu udaldian haurrekin aurrera eramaten saiatzeko:
• Euskara bultzatea: elkartearen
izenak dioen bezala udalekuan erabiliko den hizkuntza euskara izango
da, haurra euskal giro batean egonik euskararen erabilpena bultzatuz.
• Euskal Kultura bultzatzea:
aurreko helburuarekin lotuz haurrek euskal kulturari buruz duten ezagutza
zabaltzen saiatzen gara ekintza ezberdinen bidez: jolasak, abestiak,...
• Naturarekiko harremana sustatzea:
joku ezberdinen bitartez, herri txiki batek eta bere inguruneak eman
ditzakeen aukera anitzak erakusten saiatzen gara.
• ONGI PASATZEA!!!: aurreko
helburu guzti hauek betez, garrantzitsuena umeak udaldi zoragarri bat
igarotzea da. Helburu hau lortzeko abantaila bat dugu, begirale eta
sukaldari oro bolondres gisa goazela.
Programazioa:
Udaldian zehar ekintza ezberdinak egiten ditugu.
Ekintza horiek gutxi gora behera honela banatzen ditugu egunean zehar:
• 9:00: Esnatu. Jeiki ondoren ordu erdi
izango dugu prestatu eta gosaltzera joateko.
• 9:30: Gosaria. Ondo gosaldu ondoren, dena jaso, hortzak garbitu
eta lehenengo ekintza egiteko prest egongo gara.
• 10:30: Ekintza. Dagoeneko iritsi da jolasteko garaia! Ekintza
hauetan tailerrak, jokuak,… egiten egoten gara berriz gosetu arte.
• 13:30: Bazkaria. Jolasean jarraitu aurretik indarrak berritu
behar ditugu sukaldarien janari goxoekin. Ondoren berriz ere ontziak
jaso eta hortzak garbitzean atsedenaldia izango dugu bakoitzak nahi
duena egiteko: etxera idatzi, zelaian jolastu, zuhaitz azpian deskantsatu,...
• 16:00: Igerilekura. Bernedon udaran beroa egiten duenez igerilekura
joaten gara egunero pixkat freskatu eta bertan jolasteko.
• 17:30: Askaria. Eguraldiaren arabera igerilekuan edo udalekuan
jango dugu gure ogitartekoa, hurrengo ekintza iritsi arte.
• 18:00: Ekintza. Oraingoan eguneko bigarren ekintza egingo dugu.
• 21:00: Afaria. Berriz ere indarrak berritzeko ordua iritsi da.
• 22:00: Gaubela. Eguneko azken ekintzarekin iritsi gara egunaren
amaierara.
• 23:00/00:00: Ohera. Dagoeneko nahiko nekatuta gaudenez ohera
joango gara urrengo egunerako indarrak berrituz.
Argazkiak:
|