2012
  • Abaigar
  • Bernedo
  • Goñi
Udalekuak

Euskal Herriak badauka galtzen utzi ezin dugun altxorra: EUSKARA eta ohituraz eta tradizioz sortutako KULTURA aberatsa. Horretaz guztiorretaz gozatzeko eta ondo pasatzeko aukera daukazu EUSKAL UDALEKUETAN.
                                             BIZI EZAZU UDA EUSKARATIK ETA EUSKARAZ!
Jende atsegina, giro jatorra eta naturaz gozatzeko aukera ezin hobea daukazu ABAIGARreko, BERNEDOko eta GOÑIko Euskal Udalekuetan.
                                             ZATOZ EUSKAL UDALEKUETARA!

 

 

OHARRAK

1- Gure udalekuetan EUSKARAZ BAKARRIK HITZ EGITEN DUGU. Ez ezazu euskaraz ez dakien umerik edo gazterik bidal.
2- IZEN-EMATEA, martxoaren 17tik apirilaren 13ra bitartean. Gure WEB ORRIALDEAN (www.euskaludalekuak.org) dagoen fitxa bete beharko duzue. Gehienez 3 haurren/gazteren eskaerak onartuko dira; asko jota taldeak 3koak izango dira. Mesedez, ez ezazue izen ematea errepika; zuon umeek/gazteek ez dute parte hartzeko aukera gehiago izango, eta horrek ikaragarri zailtzen du bulegoko lana.
3- Izen-ematea egin aurretik, ondo begiratu zein den umeari/gazteari dagokion txanda. Aukera gehiago egoten da abuztuko txandetan.
4- Txandak bete arte zabalik egongo da izena emateko epea. Martxoaren 17tik apirilaren bitartean, plaza baino eskaera gehiago dagoen txandetan aukeraketa egingo da. Aukeraketa ez dugu zozketa bidez egiten. Hainbat irizpide hartzen ditugu kontuan (parekidetasuna, ahalik eta herri gehienetako jendearen parte-hartzea…)
5- Umea aukeratua izan edo ez: denok jasoko duzue erantzuna MAIATZEAN ZEHAR etxera bidaliko dizuegun eskutitz batean .
6- BULEGO ORDUTEGIA:  18:00 - 20:00. 943751407

 

Abaigar
  • 1.TXANDA uztailaren 1etik 15era

    1995,1996 eta 1997an jaioak. 70 Toki
    250 €
    BETETA
  • 2.Txanda uztailaren 15etik 29ra

    1998 eta 1999an jaioak. 90 Toki
    250 €
    BETETA
  • 3.TXANDA uztailaren 29tik abuztuaren 7ra

    2000 eta 2001ean jaioak. 70 Toki.
    160 €
    BETETA
Bernedo
  • 1.TXANDA uztailaren 1etik 15era

    2000 eta 2001ean jaioak. 100 Toki.
    250 €
    BETETA
  • 2a.TXANDA uztailaren 15etik 23ra

    2002 eta 2003an jaioak. 100 Toki.
    140 €
    BETETA
  • 2b.TXANDA uztailaren 23tik 31ra

    2002 eta 2003an jaioak. 100 Toki.
    140 €
    BETETA
  • 3.TXANDA uztailaren 31tik abuztuaren 8ra

    2004 eta 2005ean jaioak. 100 Toki.
    140 €
  • 4.TXANDA abuztuaren 8tik 23ra

    1997,1998 eta 1999an jaioak. 70 Toki.
    265 €
    BETETA
Goñi
  • 1.TXANDA uztailaren 8tik 17ra

    2004 eta 2005ean jaioak. 140 Toki.
    160 €
  • 2.TXANDA uztailaren 17tik 30ra

    2000 eta 2001ean jaioak. 140 Toki.
    230 €
    BETETA
  • 3.TXANDA uztailaren 30tik abuztuaren 8ra

    2002 eta 2003an jaioak. 140 Toki.
    160 €
    BETETA
Karmelo ikastolako pandilla