Gaur egun Euskal Herriko segalaritza segarekin ahalik eta belar gehien moztean oinarritzen da. Denbora jakin batean (ohikoena ordu bete) ahalik eta kilo gehien ebakitzea da helburua. Horretarako segalaria belarra ebakitzen hasten denetik 10 minutura 6 belar biltzailek eskuareen laguntzaz belarra sareetan bildu eta sortaka balantzan jarri behar izaten dute. Ondoren epaileek sorta bakoitzaren kilo kopurua apuntatzen dute.
Bataz beste Euskal Herriko txapelketa batean segalari batek 3000 kilo belar ebaki ohi ditu saioko. Saio hauek iraupeneko probak direla esango genuke. Ordu erditik hasi eta 2 ordura bitarteko saioak izaten dira.
Andoni Goikoetxea Gazteluko gipuzkoarra izan zen 2006ko Euskadiko Maila Nagusiko txapelduna, uztailaren 30ean, Otxandion (Bizkaia). Lehen aldiz lortu zuen txapela gazteluarrak, 34 urte zituela. Finalean, Jon Lapazaran mendean hartu zuen. Lehenik sailkapen fasea jokatu zuten hamar segalarik, ondoren finalerdiak, eta azkenik, finala. Sailkapena: 1. Andoni Goikoetxea 1.705 kilo 2. Jon Lapazaran 1.678 kilo 3. Joxe Gabirondo 1.481 kilo 4. Mikel Aranalde 1.476,5 kilo Bestelako txapelketei dagokienez, Joxe Gabirondo izan zen Gipuzkoako txapelduna, Jon Lapazaran Bizkaikoa eta David Marfiñelarena Nafarroakoa. Gabirondo eta Lapazaran berriro aritu ziren txapelketa ofizial batean, hamaika eta lau urteren ondoren. Urte horretan aipagarriak izan dira Mikel Alkorta gipuzkoarra eta Jon Intxaurbe bizkaitarra, lehen aldiz jokatu baitzuten Gipuzkoa eta Bizkaiko txapelketako finala. Nazioartekoari dagokionez, Almitza Elkarteko segalariek irabazi zuten taldeen arteko Europako Txapelketa, Alemaniako Enklosterlen. Lehen postuan sailkatu ziren sega handiarekin eta hirugarren sega txikiarekin. Lehen txapela jantzi zutenetik hamar urte igaro ziren. Almitzakoek 7 minutu eta 39 segundo behar izan zituzten. Suitzako Appenzell sailkatu zen bigarren, 8 minutu eta 33 segundorekin. Almitzak, halaber, V. Euskal Herriko Sega Sariketa antolatu zuen, Ordizian, irailaren 3an. Euskal Herriko eta Austriako segalariek jardun zuten buruz buruko lehian. Emakumezkoetan Marialuixa Gabirondo gailendu zen eta gizonezkoetan Jexuxmari Ormaetxea Urki.
2006ko sailkapena (Otxandioko Olaeta auzoan), 2006ko uztailaren 30ean:
- Andoni Goikoetxea (Gaztelu, Gipuzkoa): 1.705 kilo belar
- Jon Lapazaran (Markina Etxeberria, Bizkaia): 1.678 belar kilo.
- Joxe Gabirondo (Gaztelu, Gipuzkoa: 1.481 kilo belar.
- Mikel Aranalde (Gaztelu, Gipuzkoa): 1.476,5 belar kilo.
2007ko hainbat txapelketa, apustu eta lehiaketa
Jon Lapazaranek eta Juanjoxe Lizasok irabazi zuten Info7 Irratiaren aldeko sega saioa Zizurkilen (Gipuzkoa), Andoni Goikoetxea eta Jexuxmari Ormaetxea 'Urki' bikoari, 141 kiloko aldea ateratea.
Tolosaldeko eskualdeko ekimena izan zen Zizurkilgo sega saioa. Info7 Irratiak indarra hartu behar duelako Euskal Herri osora zabaltzeko eta programazio duin eta osoa eskaini ahal izateko. Horregatik, berriro segalariek beren borondatea agertu zuten. 350 ikusle bildu ziren.
- Jon Lapazaran (Dima, Bizkaia)-Juanjoxe Lizaso (Zizurkil): 4.855,5 kilo belar.
- Andoni Goikoetxea (Gaztelu, Gipuzkoa)-Jexuxmari Ormaetxea 'Urki' (Orendain, Gipuzkoa): 4.714,5 kilo belar
2007-09-30 (Igandea).
Gaintzako (Gipuzkoa) sega saio-jaialdia jokatu zen irailaren 30ean. Banakako txapelketan, Inaki izagirre 'Bianda' Zaldibikoa (Gipuzkoa) nagusitu zen gizonezkoetan. Taldeka 100 metro kuadroko saila ebakitzen, berriz, Zaldibiko hirukoa izan zen azkarrena; hots, Ainhoa Ansak, Biandak eta Mielmari Jauregi 'Altzo'-k osaturikoa. Emakumezkoen arteko lehian, berriz, Maraluixa Gabirondok mendean hartu zuen Ainhoa Ansa, 49 metro kuadroko saila ebakitzen. Laugarren proba ere bazegoen iragarrita; hots, Ainhoa Mazkiaran eta Bixente Mitxelenaren artekoa, baina Mazkiaranek ezin izan zuen Gaintzan jardun.
Saioaren hasieran ez zen jende askorik hurbildu sega gunera, baina erdialdetik aurrera jendetza kokatu zen belardiaren inguruan.
2007-09-18 (larunbata):
Josu Otaegik eta Joseba Azpirozek irabazi zuten Zizurkilgo sega apustua, Garikoitz Etxeberriari 54 kiloko aldea aterata.
Hasieran sega jaialdia izango zena, apustu bihurtu zuten Garikoitz Etxeberriak, Josu Otaegik eta Joseba Azpirozek. Zizurkilen (Gipzukoa) jokatu zen, Areta belardian 18:00etan. Garikoitz Etxeberria bakarrik aritu zen, Joseba Azpiroz eta Josu Otaegiren aurka ordu bateko deman. Alde bakoitzak 3.000 euro jarri zituen mahai gainean. Bikoteak norberak zorroztu behar izan zituen segak eta hasitako maila norberak bukatu behar zuen.
Talde bakoitzak seina sail ebaki zituen, eta zazpigarrenean zihardutenean jo zuen Txertudi epaileak txistua. Aurreneko sailetik hartu zuen aurrera bikoak, eta bi maila pasatxoko aldea lortu zuten azkenean. Epaileek ez zuten penalizaziorik adierazi, eta azkenean 54 kiloko aldea lortu zuen bikoak. 500 ikusle bildu ziren belardian, 10 euro ordainduta. Belarra lehor zegoen, eta ebakitzeko ez zaila, bai, ordea, pisu gutxikoa.
Sailkapena:
- Josu Otaegi (Asteasu, Gipuzkoa)-Joseba Azpiroz (Lizartza, Gipuzkoa): 1.194 belar kilo.
- Garikoitz Etxeberria (Amasa, Gipuzkoa): 1.140 belar kilo
2007-07-23
Joan Lapazaranek jantzi zuen hirugarren urtez Euskadiko Sega Txapelketako txapel nagusia.
Finalerdiak orain dela bi aste jokatu ondoren, igandean (uztailak 22) jokatu zen Euskadiko Sega Txapelketaren finala, eta Markina-Etxebarriako Jon Lapazaran bizkaitarrak jantzi zuen txapel nagusia. Oiartzungo (Gipuzkoa) Pikoketa belardian jokatu zen norgehiagoka, eta Lapazaranek 106 kiloko aldea atera zion Jexusmari Ormaetxea 'Urki'ri. Ondorioz, Lapazaranek hirugarren urtez irabazi du Euskadiko Txapelketa (1.997, 2002 eta 2007).
Txapelketa amaituta, Jon lapazaranek adierazi zien kazetariei sega utzi egingo duela.
2007ko azken Sailkapena, ezarritako zigorrak barne direla:
- Jon Lapazaran (Markina Etxeberria, Bizkaia): 3.849 belar kilo. 40 urte ditu.
- Jexuxmari Ormaetxea 'Urki' (Orendain, Gipuzkoa): 3.743 belar kilo. 32 urte ditu.
- Joxe Gabirondo (Gaztelu, Gipuzkoa: 3.647,5 kilo belar. 46 urte ditu.
- Andoni Goikoetxea (Gaztelu, Gipuzkoa): 3.539,5 kilo belar. 35 urte ditu.
Xehetasunak.
Aurreko saioetan ordu erdiko lana egin zuten, baina igandean ordubetekoa. Seina sail ebaki zituen segalari bakoitzak eta zazpigarrena ebakitzen ari ziren, epaileak finala amaitu zela adierazi zuenean. Gabirondok ebaki zuen lehen saila azkarren (7:35), eta jarraian, Goikoetxea (7:40), Urki (7:45) eta Lapazaran laugarren (8:19). Bigarren sailean Goikoetxea jarri zen probaren buruan, eta atzetik, Urki, Gabirondo eta Lapazaran. Hirugarren sailean, berriz, Urkik jarri zen lehen postuan. Orendaingoak ez zuen iazko txapelketan esku hartu, baina irabazteko grina erakutsi zuen kosta ahala kosta; 2003an irabazi zuen Euskadiko Txapelketa. Hirugarren sail hori, parean amaitu zuten Goikoetxeak eta Gabirondok. eta Urkirengandik bi minutura Lapazaranek. Lanerdiak amaituta, Urkik aurretik jarraitu zuen nabarmen, baina Goikoetxea, Gabirondo eta Lapazaran pare-parean jarri ziren. Seigarren txanda Urkik ebaki zuen aurretik, Gabirondok bigarren, Lapazaranek hirugarren eta Goikoetxeak laugarren. Kontua da, segan askotan gertatu izan den bezala, emaitzak erabat aldatu zirela, pisuen batuketak egiterakoan, eta bizkaitarrak, Lapazaranek, irabai zuela txapelketa. Lapazaranek hauxe adierazi zuen: "Nik banekien belarra berdea zela, eta aurreko egunetan eginiko euriarekin komeni zela azpialdetik ebakitzea. Horregatik, nahiko erritmo lasaiean ekin nion probari, baina lanak behar bezala eginda".
Belarra indarrean ebakitzeakoa gertatu zen, baina aitzakiarik gabekoa. Bestalde, 200 ikusle bertaratu ziren Pikoketako belardira, 15 euro ordaindu zuten eta obi ordutan dena amaitu zen, sari banaketa barne.
Jon Lapazaranek hiru txapel irabazi ditu (1.997, 2002 eta 2007); Gabirondok lau txapel ditu jantziak; (1989, 1991, 1992 eta1995); Jexuxmari Ormaetxea 'Urkik', berriz, 2003an irabazi zuen; eta Goikoetxea, iaz.
Finalaren aurretik gertatutakoaren laburbilduma:
Maiatzaren 26an hasi zen Euskadiko Sega Txapelketa gizonezkoen arloan, Berastegin (Gipuzkoa). Hiru kanporaketa jokatu ziren, eta atzo (uztailak 22) jokatu zen bi finala Oiartzungo (Gipuzkoa) Pikoketa belardian.
Lehen finalerdian (11:30): Jexuxmari Ormaetxea 'Urki' Orendaingoak (Gipuzkoa), Arkaitz Arteaga Baliarraingoak (Gipuzkoa) -Donostian bizi da- eta Joxe Gabirondo Gaztelukoak (Gipuzkoa) neurtu zituzten indarrak, ordu erdiz.Probaren hasieratik hartu zuen aurrea Joxe Gabirondo Gipuzkoako txapeldunak. Gaztelukoa laugarren sailean lanean ari zela, denbora agortzeko 50 segundo geratzen zirlea amaitu zuen Urkik hirugarren saila. Arteaga atzerako geratu zen, baina ulertzekoa da, lehen aldiz jokatu baitzuen Euskadiko Txapelketako finalerdia. Epaileek bina zigor-penalizazio ezarri zizkieten, eta ondorioz, segalari bakoitzari 40 kilo belar kendu zizkieten.
Lehen finalerdiko sailkapena, penalizazioko 40 kiloak kenduta (beltzean finalera sailkatu zirenak).
- Joxe Gabirondo (Gaztelu): 2.741 kilo belar.
- Jexuxmari Ormaetxea 'Urki': 2.713 belar kilo.
- Arkaitz Arteaga (Baliarrain): 2.298,5 belar kilo.
Bigarren finalerdian (12:30): Jon Lapazaran Markinakoa (Bizkaia), Andoni Goikoetxea Gaztelukoa (Gipuzkoa) eta Mikel Alkorta Donostiakoa (Gipuzkoa) aritu ziren lanean. Lehen bi sailak Lapazaranek ebaki zituen azkarren, eta, minutu eta 11 segundoko aldea atera zion Goikoetxea egungo txapeldunari eta hiru minutu eta 8 segundoko aldea Alkortari. Hirugarren sailean, ordea, Goikoetxeak hartu zuen probaren burua 6 segundoko aldea aterata Lapazarani. Bi segalari horiek laugarren sailari ekin zioten, baina mail bat ebaki ahal iza zuten soilik. Lapazaranek irabazi zuen finalerdia, Goikoetxeari 42,5 kiloko aldea aterata. Alkortak zailtasun handiak izan zituen bigarren sailean, lur eta harri dezenterekin egin baitzuen topo. Ondorioz, epaileek zigor-penalizazio bat ezarri zioten (- 20 kilo).
Bigarren finalerdiko sailkapena, penalizazioak kenduta (beltzean finalera sailkatu zirenak).
- Jon Lapazaran (Markina): 2.779,5 kilo belar.
- Andoni Goikoetxea (Gaztelu): 2.736 belar kilo.
- Mikel Alkorta (Donostia): 2.425,5 belar kilo.
Finalerdietako sailkapen orokorra:
- Jon Lapazaran: 2.779,5 kilo (sailkatuta).
- Joxe Gabirondo: 2.741 kilo (sailkatuta).
- Andoni Goikoetxea: 2.736 kilo (sailkatuta).
- Jexuxmari ormaetxea 'Urki': 2.713,5 kilo (sailkatuta).
- Mikel Alkorta: 2.425,5 kilo.
- Arkaitz Arteaga: 2.298,5 kilo.
Lehen faseko ibilbidea bi hitzetan:
Lehen kanporaketa maiatzaren 26an jokatu zen, Berastegin (Gipuzkoa). Bigarren kanporaketa ekainaren 9an, Lantzen (Nafarroa), 12:00etan, eta, hirugarren eta azken kanporaketa, ekainaren 17an, Gasteizko Zuatzun (Araba), eguerdian. Guztira 10 segalari aritu ziren lehian, hiru multzotan banatuta. Hirurak jokatu ostean, sei segalariok ariko ziren atzo Pikoketan:
A multzoa: Andoni Goikoetxea, Gaztelukoa (Gipuzkoa); Arkaitz Arteaga (Gipuzkoa) eta Jon Kanflanka, Leitzakoa (Nafarroa). Goikoetxea eta Arteaga sailkatu ziren.
B multzoa: Jon Lapazaran, Markinakoa (Bizkaia); David Mariñelarena, Lantzekoa (Nafarroa); Jon Telletxea (Nafarroa) eta Jexuxmari Ormaetxea 'Urki', Orendaingoa (Gipuzkoa). Lapazaran eta Urki sailkatu ziren.
C multzoa: Joxe Gabirondo, Gaztelukoa (Gipuzkoa); Mikel Alkorta, Donostiakoa (Gipuzkoa) eta Mielanjel Goioaga (Bizkaia). Gabirondo eta Alkorta sailkatu ziren.
Multzo bakoitzak bere kanporaketa jokatu zuen (hiru guztira), maiatzaren 26an, ekainaren 9an eta ekainaren 17an. Ondoren bi finalerdiak jokatuko dira, bihar (uztailak 8) eta finala uztailaren 22an. Kanporaketetan eta finalerdietan 30 minutuko lana egin beharko dute segalariek eta finalean 60 minutukoa. Ebakitako kiloak izango dira saioetako neurgarri, baina segalariei penalizazioak jar dakizkiekeenez, litekeena da ebakitako kiloei kilo gehiago gehitzea. Izan ere, belarra ebakitzearen txukuntasuna aintzat hartuko da.
Sailkapena: finalerdietarako, kanporaketa bakoitzeko aurreneko biak sailkatu ziren (guztira, sei segalari). Ondoren bi finalerdi jokatuko dira, eta bakoitzean hiru segalarik jardun zuten finalerdietan. Finalerako, kanporaketa bakoitzeko lehen biak sailkatuko dira (guztira, lau segalari).
Xehetasunak: Iazko finalean aritu ziren lau segalarietatik, Mikel Aranalde falta da aurtengo txapelketan. Aldiz, Jexuxmari Ormaetxea izango da berritasuna, urte bateko etenaldia egin ostean. Andoni Zuriarrain eta Kepa Albizua ere hutsune izan dira txapelketan. Bestalde, Arkaitz Arteaga eta Jon Telletxea lehen aldiz aritu dira txapelketan.
Hirugarren jardunaldia: Joxe Gabirondok eta Mikel Alkortak lortu zuten Euskadiko Sega Txapelketako finalerdietarako sailkatzea.
Joan zen ekainaren 17an jokatu zen Euskadiko Sega Txapelketako hirugarren kanporaketa, Arabako Zuatzuko Lezea belardian. C multzokoen arteko lehia jokatu zen, eta hiru segalarik jardun zuten: Mikel Alkorta (Donostia) eta Joxe Gabirondo (Gaztelu) gipuzkoarrek eta Mielanjel Goioaga(Zeanuri) bizkaitarak. Ordu erdiko saioa burutu zuten, eta ondokoa izan zen kanporaketako sailkapena:
Sailkapena (c multzoa):
- Mikel Alkorta (Donostia): 2.044 kilo.
- Joxe Gabirondo (Gaztelu): 1.999 kilo.
- Mielanjel Goioaga (Zeanuri): 1.870,500 kilo.
Bigarren jardunaldia: Urki eta Lapazaran sailkatu ziren Euskadiko Sega Txapelketarako finalerdietarako.
Ekainaren 9an jokatu zen Euskadiko Sega Txapelketako bigarren kanporaketa, Lantzen (Nafarroa), eta Jexuxmari Ormaetxea 'Urki' Oreindaingoak (Gipuzkoa) eta Jon Lapazaren Etxebarriakoak (Bizkaia) lortu zuten finalerdietarako sailkatzea. Urkik, gainera, joan zen ekainaren 3an Gipuzkoako Txapelketako lehen jardunaldia irabazi egin zuen, eta agerian geratu da sasoi-sasoian dagoela. Gogoratu behar da, gainera, iaz ez zuela jardun txapelketetan. Bestalde, Jon Telletxeak ez zuen lehian esku hartzerik izan min hartuta zegoelako.
Sailkapena:
- Jexuxmari Ormaetxea 'Urki': 2.185 kilo
- Jon Lapazaran: 2.048 kilo.
- David Mariñelarena: 1.709 kilo.
Lehen jardunaldia: Goikoetxea eta Arteaga gipuzkoarrak Euskadiko Sega Txapelketako finalerdietan dira.
Maiatzaren 26an hasi zen Euskadiko Sega Txapelketa. Lehen kanporaketa jokatu zuten Berastegin (Gipuzkoa) Andoni Goikoetxeak, Arkaitz Arteagak eta Jon Kanflanka nafarrak. Ordu erdiko lana burutu zuten, eta Andoni Goikoetxea Gaztelukoak ebaki zuen bekar kilo gehien, iazko Euskadiko txapeldunak alegia. Goikoetxeari, gainera, 80 kilo kendu zizkikoten epaileek penalizazioengatik. Bestalde, Arteaga lehen aldiz ari da Euskadiko Txapelketan.
Sailkapena:
- Andoni Goikoetxea: 1.880,5 kilo.
- Arkaitz Arteaga: 1.869,5 kilo.
- Jon Kanflanka: 1.820,5 kilo.
Ondorioz, ondoko sei segalariok aritu ziren finalerdietan:
- Jexuxmari Orrmaetxea 'Urki' (Orendain, Gipuzkoa).
- Andoni Goikoetxea (Gaztelu, Gipuzkoa).
- Jon Lapazaran (Markina, Bizkaia).
- Mikel Alkorta (Donostia).
- Joxe Gabirondo (Gaztelu, Gipuzkoa).
- Arkaitz Arteaga (Baliarrain).
2007-07-02
Joxe gabirondo izan zen bigarren urtez erreskadan gizonezkoen Gipuzkoako txapelduna.
Uztailaren 1ean jokatu zen Gipuzkoako Txapelketaren finala Abaltzisketako Larraitzen, eta Joxe Gabirondo Gaztelukoak eraman zuen bigarren urtez jarraian txapel nagusia. Probaren hastapenetik jarri ziren probaren buruan Gabirondo eta Goikoetxea. Lehen sailean 20 segundoko aldea atera zion Gabirondok Goikoetxeari, baina bigarrengo saila bi segundo lehenago ebaki zuen Goikoetxeak. Hirugarren sailean lortu zuen Goikoetxeak alderik handiena; minutu eta 32 segundokoa. Bestalde, pare-parean zharduten Jexuxmari Ormaetxea 'Urkik' eta Mikel Alkortak hirugarren postuan; orain zu aurretik gero ni. Bosgarren sailean hartu zion aurre Gabirondok Goikoetxeari, eta horrelaxe amaitu zuten ordubeteko saioa. Zazpigarren saioa ebakitzen hasi ziren, baina ez zuten amaitu. Urkik, berriz, laugarren sailean erabaki zuen hirugarren postua. Zigor-penalizazioei dagokienez, soilik Mikel Alkortari ez zioten ezarri epaileek, eta beste hirurei zigor-penalizazio bana (20 kilo).
Larraizko belardian 180/200 lagun bildu ziren finala zuzenean ikusi ahal izateko. belarra aski aproposa suertatu zen, baina lur dezente aurkitu zuten, satainek gogor egin baitzuten lana. Beraz, sega zorroztaileek lan dezente egin behar izan zuten.
Sailkapena:
- Joxe Gabirondo (Gaztelu): 3.048 kilo belar.
- Andoni Goikoetxea (Gaztelu): 2.949 belar kilo.
- Jexuxmari Ormaetxea 'Urki': 2.896,5 belar kilo.
- Mikel Alkorta (Donostia): 2.868,5 belar kilo.
Txapelketako sailkapen faseko laburbilduma (hiru jardunaldi)
Gizonezkoen Gipuzkoako Sega Txapelketako hirugarrenen eta azken jardunaldi erabakigarria jokatu zen Errezilen ekainaren 24an. Bost segalari aritu ziren lanean: Jexuxmari Ormaetxea 'Urki' (Orendain), Joxe Gabirondo (Gaztelu), Mikel Alkorta (Donostia), Andoni Goikoetxea (Gaztelu) eta Arkaitz Arteaga (Baliarrain). Ordu erdiko lana egin zuten, eta ebakitako belar kiloez gain, txukuntasuna hartu zuten aintzat epaileek. Epaileek, 20 kiloko penalizazio-zigorra ezarri zieten segalariei, Jexuxmari Oramaetxea 'Urki'ri izan ezik. Belarra zertxobait etzana aurkitu zuten segalariek, eta indarra behar izan zuten.
Hirugarren jardunaldiko sailkapena (ordu erdiko lana):
- Jexuxmari Ormaetxea 'Urki': 1.989 belar kilo (10 puntu).
- Joxe Gabirondo: 1.954,5 belar kilo (8 puntu).
- Andoni Goikoetxea: 1.859 belar kilo (6 puntu).
- Mikel Alkorta: 1664,5 kilo belar (4 puntu).
- Arkaitz Arteaga: 1.607,5 belar kilo (2 puntu).
Ondorioz, eta aurreko bi jardunaldietako puntuak aintzat hartuta, hauxe da azken sailkapena (hiru jardunaldiak jokatuta). Beltzean finala jokatuko duten segalariak ageri dira. Final hori heldu den igandean jokatuko da, uztailaren 1ean, 12:00etan.
- Jexuxmari Ormaetxea 'Urki': 23 puntu.
- Joxe Gabirondo: 21 puntu.
- Andoni Goikoetxea: 14 puntu.
- Mikel Alkorta: 12 puntu.
- Arkaitz Arteaga: 5 puntu.
Aurreko lehen bi jardunaldietako sailkapenak:
Bigarren jardunaldia Zizurkilen jokatu zen, ekainaren 10ean, arratsaldeko 18:00etan. Jardunaldi horretan 100 metro koadroko bina sail ebaki zituzten bost segalariek, nazioarteko eran. Hau da, epaileek denbora eta belarra ebakitzeko txukuntasuna hartu zuten aintzat. Hauxe izan zen sailkapen orokorrerako puntuaketa hurrenez hurren: 5, 4, 3, 2 eta puntu 1.
Bigarren jardunaldiko sailkapena (penalizazioak barne):
- Joxe Gabirondo (Gaztelu): 7:00; 5 puntu.
- Andoni Goikoetxea (Gaztelu): 7:43; 4 puntu.
- Jexuxmari Ormaetxea 'Urki' (Orendain): 7:56; 3 puntu.
- Mikel Alkorta (Donostia): 8:19; 2 puntu.
- Arkaitza Arteaga (Baliarrain): 8:20; puntu 1
Sailkapen orokorra (bigarren jardunaldia jokatuta):
- Jexuxmari Ormaetxea 'Urki': 13 puntu.
- Joxe Gabirondo: 13 puntu.
- Mikel Alkorta: 8 puntu.
- Andoni Goikoetxea: 8 puntu.
- Arkaitz Arteaga: 3 puntu.
Bestalde, emakumezkoen Gipuzkoako Txapelketa ere jokatu zen lehen aldia izan zen. Saio bakarrera jokatu zuten, eta nazioarteko erara. Sei segalari aritu ziren lehian, eta Arrate Garin Legorretakoak irabazi zuen emakumezkoen txapelketa, Marialuixa Gabirondo Gaztelukoari 18 segundoko aldea aterata. 35 metro kuadroko bina sail ebaki zituzten lehian aritu zen segalari bakoitzak. Ofizialki lehen aldiz jokatu zen emakumezkoen txapelketa, eta oso dotorea izan zen lehia. Bi sailak ebakitzen Gabirondo izan zen azkarrena (3:32) eta bigarren Arrate Garin (3:39). Txukuntasuna ere aintzat hartu zuten, ordea, epaileek eta horretan hartu zion aurrea Garinek Gabirondori.
Sailkapena (penalizazioak barne):
- Arrate Garin (Legorreta): 3:30
- Marialuixa Gabirondo (Gaztelu): 3:48
- Josune Gorostidi (Gaztelu): 4:19
- Amaia Igartua (Gaztelu): 5:13
- Arantxa urbieta (Orexa): 5:29
- Iurre Olano (Gaztelu): 5:37
Xehetasunak:
Segalariek belar egokia izan zuten, euriagatik pittin bat etzana bazegoen ere sail batzuetan. Txapelketa jokatu zen garaian ateri eutsi zion, eta saioa erakargarria gertatu zen. Antolakuntza neurri-neurrikoa izan zen. Halere, bada zer hobetu hurrengorako. Izan ere, azken emaitzak lehenxeago eman behar dira, eta batez ere, eguraldiak asko laguntzen ez duenean. Bestetik, bistan da emakumezkoak lehian ikustea gero eta ohikoagoa dela, eta gehitu egin diola ikusgarritasuna segari.
Lehen jardunaldia ekainaren 3an jokatu zen,. Orendainen. Bost segalari aritu ziren saioan: Jexuxmari Ormaetxea 'Urki' (Orendain), Joxe Gabirondo (Gaztelu), Mikel Alkorta (Donostia), Andoni Goikoetxea (Gaztelu) eta Arkaitz Arteaga (Baliarrain). Ordu erdiko lana egin zuten, eta ebakitako belar kiloez gain, txukuntasuna hartu zuten aintzat epaileek. Epaileak, hala ere, ez zieten penalizaziorik jarri segalariei, asko ongi ebaki baitzituzten sailak.
Sailkapena (lehen jardunaldia):
- Jexuxmari Ormaetxea 'Urki': 1.819 kilo (10 puntu).
- Joxe Gabirondo: 1.765 kilo (8 puntu).
- Mikel Alkorta: 1.713 kilo (6 puntu).
- Andoni Goikoetxea: 1.641 kilo (4 puntu).
- Arkaitz Arteaga: 1.368,5 kilo (2 puntu).
2007-06-18
Jon Lapazaranek jantzi zuen Bizkaiko txapela berriro.
Iazko txapeldun berberak jantzi zuen larunbatean Bizkaiko txapel nagusia, Jon Lapazaranek, Otxandioko Olaeta auzoan. Lau segalari aritu ziren lehian: Jon Lapazaran, Mielanjel Goioaga, Julen Etxebarria eta Luis Angel Gondra ordubeteko lanean.
Sailkapena:
- Jon Lapazaran (Markina): 2.497 belar kilo.
- Mielanjel Goioaga (Zeanuri): 2.167,5 belar kilo.
- Julen Etxebarria (Zeanuri): 1.439,5 belar kilo.
- Luis Angel Gondra: 1.383 belar kilo.
2007-06-24
David Mariñelarenak irabazi zuen Nafarroako Sega Txapelketa hirugarren urtez jarraian, Jon Kanflankari 158 kiloko aldea aterata.
Hirugarren urtez jokatu zen Nafarroako Sega Txapelketa, ekainaren 23an, leitzako Gorriz baserriko belaridan, eta hirugarrenez gailendu zen David Mariñelarena Lantzeko segalaria. 45 minutuko saioa jokatu zuten, eta Mariñelarenak probaren hasieratik hartu zuen aurrea. Segalari bakoitzak sei sail ebaki zituen, eta Lantzekoak 50 segunduko aldea lortu zuen laugarren sailean. Bosgarrenean 55 segundukoa, eta seigarren sailean ere aldeari eutsi egin zion. Gainera, Mariñelarenak denbora agortzeko minutu erdia geratzen zela ebaki zuen seigarren sail hori, eta hantxe eman zuen amaitutzat lana antolakuntzak, ez baitzegoen beste sailik prestatuta. Kanflankari mail bat pasatxo aldea atera zion azkenean. Belar kiloez gain, penalizazioak ere ezarri zituzten epaileek, txukun ez ebakitzeagatik, baina soilik Kanflankari ezarri zioten penalizazioa, 20 kilokoa.
Bestalde, 150 ikusle gerturatu ziren Gorriz baserriko belardira. Giro aparta egin zuen, eta oso egoera aproposean aurkitu zuten belarra segalariek; primeran zainduta zegoen belardia. Nafarroako Herri kirol Federazioak antolatu zuen txapelketa, herrikoen laguntzarekin.
Sailkapena:
- David Mariñelarena (Lantz): 2.860 kilo belar.
- Jon Kanflanka (Leitza): 2.702 kilo belar.
2007-06-19
Luis Txapartegik irabazi zuen Jexuxmari Lasaren aurkako apustua.
Joan zen ekainaren 17an jokatu zuten elkarren arteko sega eta aizkora apustua Luismari Txapartegi Aizarnakoak (Gipuzkoa) eta Jexuxmari Lasa Legorretakoak (Gipuzkoa). Hamarna enbor ebaki ondoren, ordu eta erdiko saioa osatu zuten segan. Azkenean Txapartegi nagusitu zen, 7,5 kilo belar gehiago ebakita. Aizkora saioa amaituta, hiru minutuko aldea atera zion Txapartegik Lasari. Ondorioz, Txapartegik eraman zituen jokoan jarritako 12.000 euroak.
Sailkapena:
- Lusimari Txapartegi (Aizarna): 3.684,5 kilo belar.
- Jexuxmari Lasa (Legorreta): 3.677 kilo belar.