Kirol honetan emakumezkoek zein gizonezkoek jarduten dute. Emakumezkoek 25 kiloko txingak erabiltzen dituzte esku banatan eta gizonezkoek 50 kilokoak. 24 edo 28 metroko jokalekuetan aritzen dira joan-etorrian, baina metro gehien egiten duenak irabazten du proba. Behin txinga batek lurra ukitu edo partaideari txingaren bat erortzen bazaio, epaileak amaitutzat ematen dio saioa; denbora ez da aintzat hartzen.
Joan eta etorri bakoitzari plaza edo untze deitzen zaio. Txapeldunek 30 eta 35 plaza ere egiten dituzte. Azkenaldiko txapeldunik handiena Roman Hierro arabarra da.
Artzainek esnea garraiatzeko marmitak erabitzen dituzte, eta eginkizun horretan du oinarri txinga-eroateak. Hain justu, Ipar Euskal Herriko txapelketetan marmitak erabiltzen dituzte. 2006 urteko balantzea… Azken urteotan, Roman Hierro arabarra eta Juanjoxe Agirregabiria gipuzkoarraren artean ari dira nagusitzen Euskadiko Txapelketan. 2006koa Bilbon jokatu zen, abuztuaren 26an, eta Hierro gailendu zen. Ongi baliatu zuen zozketan Agirregabiriaren atzetik aritu zela lanean. Gizonezkoen Euskadiko Txapelketaren sailkapena: 1. Roman Hierro: 31 plaza eta 3,86 metro (871,86 metro) 2. Juanjoxe Agirregabiria: 31 plaza.
2007ko emaitzak
Lasto-altxatzea, txinga-eroatea eta zaku-eramate lasterketa.
2007-09-30
Gipuzkoako txapelketak.
Aizarnazabalgo pilotalekuan jokatu ziren hiru txapelketak, irailaren 30ean arratsaldeko 18:00etan hasita. Lehenik lasto-altxatze txapelketa jokatu zen bost lasto altxatzailerekin, eta iazko txapeldunak egin zuen markarik onena: Patxi ituarte Mutrikukoak (30 urte), 17 jasoaldi eginda. Ondoren, zaku-eramate lasterketako txapelketa jokatu zuten bi taldek, biak ere Mutrikukoak. Patxi ituartek, Iñaki Solabarrietak eta Xabier Urrestik osaturikoa. Bi segundoko aldeaz gailendu ziren. Txainga-eroatea izan zen hirugarren txapelketa, eta lehen aldiz irabazi zuen txapela 26 urteko Garikoitz Alberdi Azkoitikoak, 10 plaza, 2 zinta eta 1,38 metro eginda.
300 ikusle hurbildu ziren Atari Soro pilotalekura, eta oso giro jatorrean burutu zen saioa; ordu eta laurden iraun zuen.
Lasto-altxatze txapelketako sailkapena:
- Patxi Ituarte (Mutriku): 17 jasoaldi.
- Gotzon Arrieta (Mutriku): 15 jasoaldi.
- Pello Argaia (Zizurkil): 14 jasoaldi.
- Kandido Ipintza (Zizurkil): 14 jasoaldi.
- Xabier Urresti (Ondarru, Bizkaia): 9 jasoaldi.
Oharra: Argaiak eta Ipintzak parra egin zuten, baina 15. jasoaldia azkarrago egin zuenez Argaiak, bera sailkatu zen aurretik.
Taldekako zaku-eramate lasterketako sailkapena:
80 kiloko zakua erabili zuten 30 metroko plazan. Kirolari bakoitzak bi joan-etorri egin zituen.
- Patxi Ituarte-Iñaki Solabarrieta-Xabier Urresti (Mutriku): 1:44
- Gotzon Arrieta-Iker Goikoetxea-Andoni Agirregabiria (Mutriku): 1:46
Txinga-eroate txapelketako sailkapena:
28 metroko plazan jardun zuten kirolariek, 50 kiloko txinga bana esku bakoitzean erabilita
- Garikoitz Alberdi (Azkoitia): 10 plaza, 2 zinta eta 1,38 metro (295,38 metro).
- Juanjoxe Agirregabiria (Deba): 9 plaza eta 4,65 metro (256,65 metro).
- Patxi Ituarte (Mutriku): 8 plaza eta 2,03 metro (226,03 metro).
- Josu Agirregabiria (Lastur): 7 plaza, zinta 1 eta 2,82 metro (205,82 metro).
- Andoni Agirregabiria (Lastur): 7 plaza (196 metro).
- Iker Goikoetxea (Ondarru, Bizkaia): 6 plaza (168 metro).
- Xabier Urresti (Ondarru, Bizkaia): 5 plaza, zinta 1 eta 0,49 cm. (147,49 metro)
- Antxon Albizu (Elgoibar): 5 plaza, zinta 1 eta 1,90 metro (148,90 metro)..
- Gotzon Arrieta (Mutriku): 5 plaza eta 6,18 metro (146,18 metro)
2007-09-01
Marta Moreno arabarra eta Juanjoxe Agirregabiria gipuzkoarrak jantzi zuten Euskadiko txapela
Joan zen irailaren 1ean (larunbata) jokatu zen emakumezkoen eta gizonezkoen Euskadiko Txinga-eroate Txapelketa, Donostiako Trinitate Plazan. Emakumezkoek 25 kiloko txingak erabili zituzten eta gizonekoek 50 kilokoak. Emakumezkoetan Marta Moreno arabarrak irabazi zuen, 24 plaza, 6 metro eta 18 zentimetro eginda. Gizonezkoetan, berriz, Juanjoxe Agirregabiria Debako gipuzkoarrak egin zuen markarik onena, 12 plaza, 10 metro eta 8 zentimetro eginda.
Kirol horretako arautegia zorrotz betearazi zuten epaileek, eta kirolari bakoitzak garbitu egin behar izan zituen eskuak ur eta xaboiarekin, erretxin arrastorik inork izan ez zezan. Ondorioz, aurreko urtekoak baino marka apalagoak egin zituzten.
Ipar Euskal Herriko Txapelketak.
Joan zen asteburuan jokatutako Ipar Euskal Herriko herri kiroletako kanporaketak eta finalak.
Finalak, Donamartirin (Nafarroa Beherea), uztailaren 8an, eguerdiz.
Arpana (trontza):
1. Andde Arbenoitz-Fabien Olaizola (Urruñako, HKB): 2:32
Aizkora.
1. Maillot (Gabadi): 9:22
Oharra: harri-jasotzeko txapelketa ez zen jokatu, partaide faltagatik.
Kanporaketak. Urruñan (Lapurdi), uztilak 8an, gauez. Krol bakoitzeko lehen laurak sartu dira finalera.
Buskail-biltzea (lokotx-biltzea)
1. Counil (Beskoitze)
2. Hiriarte (HKB)
3. Goienetxe (HKB)
4. Sanchez (HKB)
5. Pulverial
Zaku-eramate lasterketa (Banaka)
1. Mendiburu (Beskoitze)
2. Martinez(Beskoitze)
3. Hirigoien (Ezpeletako Ñapurrak)
4. Duhart (Beskoitze): 32 segundo eta 60 ehunen.
Oharra: laurak sailkatu ziren.
Lasto-altxatzea:
1. Andde Arbenoitz (HKB)
2. Salaberri (Beskoitze)
3. Hualde (HKB)
Oharra: hirurak sailkatu dira.
Orga jokoa
1. Mendiburu (Beskoitze)
2. Lartzabal (Zuraide)
3. Cassusso (Ezpeletako Ñapurrak)
4. Lapitz (Beskoitze)
5. Larronde (Baiona)
6. Ladonne ( Gabadi)
Zaku-eramate lasterketa, hirunaka
1. Martinez-Lapitz-Mendiburu (Beskoitze)
2. Monge-Tarrascon-Duhart (Beskoitze)
Txinga-eroatea (41 kiloko txingak):
1. Dupe (Beskoitze): 660 metro
2. Orcaray (Baiona): 480 metro
3. Barleduc (Uztaritze): 300 metro
Ingude-altxatzea:
1. Hiriarte (HKB)
2. Duluc (Gabadi)
3. Dufau (Gabadi)
4. Bonillo (Gabadi)
Oharra: laurak sailkatu dira.
Lasto-botatzea edo jaurtitzea
1. Andde Arbenoitz (HKB): 5,60 metro
2. Hualde (HKB): 5,00 metro
3. Olaizola (HKB): 5,00 metro
4. Hirigoien (Ezpeletako Ñapurrak): 4,80 metro
5. Senderein (Uztaritze): 4,60 metro
Bizkaiko Lasto-altzatze Txapelketa. Larunbatean (uztailak 8) jokatu zen:
1. Joxemartin Bustintza ‘Tubi’): 24 jasoaldi.
2. Joxe Lapazaran: 20 jasoaldi.
3. Atutxa: 20 jasoaldi.