HERRI KIROLAK
HISTORIA
|
Trontza Euskal Herria herrialde menditsua da bere zatirik handienean, eta horri esker, zuhaizti eta arboladi ugarik osatzen du bere lurraldea. Horrexegatik, Euskal Herrian betidanik izan da basogintza aintzat hartzeko bizibideetako bat. Basogintzan dihardutenek, egun tresneria mekanizatua darabilte gehienbat, baina garai batean, eta ez hain aspaldian, aizkora eta trontza irabiltzen zuten zuhaitzak mozteko, enborrak zatitzeko, eta baita, enbor horietatik oholak lortzeko ere.
Langintza edo jardun hori ez da hain ohikoa egun, baina ikuskizun eta kiroletarako baliatu dute. Halere, garai batean galtzeko arriskuan izan zen, baina herri kiroletako federazioei esker, berreskuratzea lortu da.
Herrialde bakoitzak bere txapelketa jokatzen du, eta hango lehen bi sailkatuek Euskadiko Txapelketa Nagusia jokatzeko txartela bereganatzen du. Gainera, kirol bakarrenetakoa da era horretan jokatzen dena, lehenik herrialdeetako txapelketak jokatuta alegia.
Jokatzeko era:
- Bi kirolarik osatzen dute taldea.
- Zutikako eta etzandako enborretan epaiak egitea da xedea; betiere, kopuru jakin bat. Gizonezkoetan 22 epai (zutikako 60 ontzakoan 10 epai; 5+5 eta etzandako kanaerdikoan 12 epai (6+6)). Emakumezkoek 10 epai egiten dituzte 45 ontzako enborrean.
- Gehienbat pagoa erabiltzen da, eta bizpahiru neurri desberdinekoak.
- Epaiak ez du lodiera jakin bat izan behar, baina epaia egiten ari den bitartean trontza irten egiten bada, berriro hasi behar du epaia.
- Epaileak ematen dio hasiera eta bukaera probari, eta berak erabakitzen du arauz kanpoko zerbait egin den edo ez. Gainera, talde bakoitzaren denbora hartu behar du, horrek erabakitzen baitu sailkapena.
2005eko Euskadiko txapeldunak gizonezkoetan Joxe Gabirondo eta Igor Esnaola gipuzkoarrak izan ziren. Haien denbora: 11 minutu eta 54 segundo. Emakumezkoetan, berriz, Estibalitz Montoya eta Lorea Polvorosa arabarrak; denbora: 8 minutu, 23 segundo eta 99 ehunen.
2006 urtean gertaturiko gauzarik nabarmenenak (balantzea). Esnaola anaiak izan ziren 2006ko Euskadiko txapeldunak gizonezkoen arloan, Aitor eta Igor hain zuzen ere. Bitxia izan da, gainera. Izan ere, aurreko bizpahiru urteetan anaia horiek izan dira Euskadiko txapeldunak, bana Joxe Gabironderekin bikoa eginda. Hau da urte batean Igor eta Gabirondo eta bestean Aitor eta Gabirondo. Gipuzkoako txapeldunak ere berak izan ziren; Nafarroakoak. Barberena anaiak; Arabakoak, Fernando Velez de Mendizabal eta Perez de Heredia eta Bizkaikoak, Jon Intxaurbe eta Javier Olivares. Emakumezkoetan, berriz, Naiara eta Nerea Etxebarria gailendu ziren Bizkaian eta Izaskun Ariztegi eta Lourdes Galarregi Nafarroan. 2006ko Euskadiko Txapelketaren finala Agurainen (Araba) jokatu zen, urriaren 7an. Euskadiko Txapelketako sailkapena (Gizonezkoak): 1. Aitor eta Igor Esnaola: 11:14 2. Josetxo eta Iņaki Barberena: 11:35 3. Oier Aizkorbe-Jose Luis Cano: 13:04 Euskadiko Txapelketako sailkapena (emakumezkoak): 1. Nerea eta Naiara Etxebarria: 6:07 2. Izaskun Ariztegi-Lourdes Galarregi: 6:35 3. Susana Agerre-Maitane Txueka 7:15.
2007ko hainbat emaitza:
2007-10-13
Iņaki eta Josetxo Barbernak irabazi zuten gizonezkoen Maila Nagusiko Euskadiko Trontza Txapelketa, atzo, Basaurin. Emakumezkotan, berriz, Maitane Txuekak eta Susana Agerrek jantzi zuten txapela; eta, gizonezkoen II. Mailakoan, Eugenio eta Iņaki Orbegozok.
Basauriko (Bizkaia) San Fausto Plazan jokatu ziren hiru maila horietako txapelketen finalak, urriaren 12an, eguerdiko 12:00etan hasita. Gizonezkoen Maila Nagusikoena izan zen hirugarren eta azken finala, eta lehen aldiz irabazi zuten Iņaki eta Josetxo Barberena anaia nafarrek. Aitor eta Igor Esnaola gipuzkoarrak ziren atzo arte Euskadiko txapeldunak, eta baita Euskal Herrialdeetako Herri Kirol Txapelketakoak ere, baina nafarrek oso amaiera bizkorra egin zuten, eta azkenean 29 segundoko aldeaz gailendu ziren.
Guztira 22 epai egin behar zituzten trontzalariek: etzandako 60 ontzako enborrari 5 ebaki, zutikako 54 ontzakoari 6 ebaki, zutikako 54 ontzakori 6 ebaki eta etzandako 60 ontzakoari beste 5 ebaki. Esnaola anaiak probaren buruan jarri ziren hasieratik, baina etzandako azken enborrean lanean ari zirela bi bikoak, nafarrek aurrea hartu zuten lanak amaitzeko hiru epai geratzen zirela. Aurretik zirela ikusita, erabat azkartu zuten erritmoa, eta Esnaola anaiek ezin izan zieten jarraitu. Oso lehia estua eta ikusgarria eskaini zieten San Fausto Plaza bete zuten ikusleei. Beraz, Iņaki eta Josetxo Barberenak hautsi egin zuten azken urteotako gipuzkoarren nagusitasuna, eta kasik gehienetan bigarren izatetik txapeldun izatera igaro ziren, Basaurin.
Egin beharreko lana:
60 ontzako, goitik beherako 5 ebaketa (enborra etzanda)
54 ontzako, ezkerretik eskuinerako 6 ebaketa (enborra zutik)
54 ontzako, goitik beherako 6 ebaketa (enborra etzanda)
60 ontzako, goitik beherako 5 ebaketa (enborra etzanda)
Gizonezkoen Maila Nagusiko Trontza Txapelketaren sailkapena:
1. Iņaki eta Josetxo Barberena anaiak (Nafarroa): 10:41
2. Aitor eta Igor Esnaola anaiak (Gipuzkoa): 11:10
3. Oier Aizkorbe-Jose Luis Cano (Nafarroa): 12:33
4. Andoni Rezabal-Aitor Roteta (Gipuzkoa): 12:52
5. Mikel Bertiz-Xabier Urrutia (Nafarroa): 13:33
Emakumezkoen txapelketa
Maitane Txueka eta Susana Agerre nafarrek lortu zuten lehen aldiz txapela, iazko txapeldunei hiru segundoko aldea kenduta, Naiara eta Nerea Etxebarriari hain zuzen ere. Bi bikoen arteko lehiak ikusleen txalo zartak eragin zituzten.
Egin beharreko lana: etzandako 45 ontzako 10 epai
Emakumezkoen sailkapena:
1. Susana Agerre-Maitane Txueka (Nafarroa): 6:17
2. Naiara eta Nerea Etxebarria (Bizkaia): 6:20
3. Esti Etxeberria- Irati Astonoda (Bizkaia): 6:22
4. Izaskun Ariztegi-Lurdes Galarregi (Nafarroa): 6:41
5. Itziar Nuņez-Ana Lopez (Nafarroa): 9:05
6. Virginia Apodaka-Marta Moreno (Araba): ez dute lana amaitu.
Gizonezkoen II. Mailako finala
Gizonezkoen II. Mailako Euskadiko Txapelketaren finala izan zen goizeko lehen finala, eta gipuzkoarren alde Joan zen txapela. Hain zuzen ere, aurtengo kanporaketa arte, Maila Nagusian aritu ziren Eugenio eta Iņaki Orbegozoren alde. Probaren hastapenetik jarri ziren aurretik, eta azkenean 42 segundoko aldeaz nagusitu ziren.
Lana: 15 epai:
45 ontzako, goitik beherako 5 ebaketa (enborra etzanda).
45 ontzako, ezkerretik eskuinerako 5 ebaketa (enborra zutik)
45 ontzako, goitik beherako 5 ebaketa (enborra etzanda).
Gizonezkoen II. Mailako Txapelketaren sailkapena:
1. Eugenio eta Iņaki Orbegozo (Gipuzkoa): 5:08
2. Jokin Garmendia eta Unai Iraola (Gipuzkoa): 5:50
3. Esteban Pikabea eta Alvaro Morrondo (Nafarroa): 5:55
4. Andoni Irigoien eta Kepa Arozena (Bizkaia): 7:00
5. Xabi Pujana eta Kepa Arozena (Bizkaia): 10:34
Aurreko bost urteetako txapeldunak
Emakumezkoak:
2006 (Agurain, Araba) 1. Naiara eta Nerea Etxebarria ahizpak (Bizkaia): 6:07
2. Izaskun Ariztegi-Lurdes Galarregi (Nafarroa): 6:35
2005 (Uharte, Nafarroa) 1. Naiara eta Nerea Etxebarria ahizpak (Bizkaia): 4:44
2004 (Donostia, Gipuzkoa) 1. Estibalitz Montoya-Lorea Polvorosa (Araba): 8:23
2003 (Basauri, Bizkaia) 1. Ruth Linaza-Martina Iturrioz (Bizkaia): 7:37
2002 (Ozaeta (Araba) 1. Mari Estibalitz-Garbiņe Lopez de Uralde (Araba): 7:02
Maila Nagusiko gizonezkoak:
2006 (Agurain, Araba) 1. Aitor eta Igor Esnaola anaiak (Gipuzkoa): 11:14
2. Iņaki eta Josetxo Barberena anaiak (Nafarroa): 11:35
2005 (Burlata, Nafarroa) 1. Aitor Esnaola-Joxe Gabirondo (Gipuzkoa): 11:48
2. Iņaki eta Josetxo Barberena (Nafarroa): 12:56
2004 (Donostia, Gipuzkoa) 1. Igor Esnaola eta Joxe Gabirondo (Gipuzkoa): 11:54
2003 (Basauri, Bizkaia) 1. Eugenio eta Iņaki Orbegozo (Gipuzkoa): 16:06
2002 (Getxo, Bizkaia) 1. Joxe Gabirondo-Igor Esnaola (Gipuzkoa): 16:57
2007-09-29
NAFARROAKO EMAKUMEZKOEN ARPANLARI TXAPELKETA (Igantzi).
Sailkapena:
- Izaskun Ariztegi eta Lourdes Galarregi (Etxalar): 8:48.
- Itziar Nuņez eta Ana Lopez (Lezaun). 8:57
-
Maitane Txueka (Arbizu) eta Susana Agerre (Antsoain): 9:06.
Bikote bakoitzak etzanda jarritako 45 ontzako enborrari 10 korte eman zizkion.
2007-08-15 (asteazkena):
Gipuzkoako Trontza txapelketa jokatuko ziren Baliarainen, abuztuaren 15ean. Gipuzkoako Trontza edo Arpana Txapelketan, Igor eta Aitor Esnaola anaia Legorretakoek jantzi zuten txapela bigarren urtez erreskadan. Lokotx-biltze txapelketan, berriz, etxeko kirolaria gailendu zen lehendabizikoz, Eneko Garmendia Baliarraingoa.
Trontza txapelketan bost bikok jardun behar zuten, baina Josu Larraņaga eta Unai Salegi ez ziren txapelketan aritu. Hauek izan ziren lehiakideak: Igor eta Aitor Esnaola anaiak (Legorreta); Eugenio Orbegozo-Iņaki Orbegozo; Andoni Rezabal-Aitor Roteta eta Jokin Garmendia-Unai Iraola. Bikote bakoitzak 18 epai egin zituen kanaerdiko enborrean; hots, 12 epai etzanda eta 6 zutika. Lau bikoteak batera aritu ziren. Lehenik 6 epai egin zituzten etzanda, gero beste horrenbeste zutika eta azkenik sei epai etzanda. Esnaola anaiek hastapenetik hartu zuten probaren burua, eta aurreneko 12 epaiak eginda, minutu bat eta 50 segundoko aldea kendu zieten Orbegozotarrei eta segundo bat gehiagoko aldea Jokin Garmendia eta Unai Iraolari. Andoni Rezabal eta Aitor Rotetari irten egin zitzaien trontza zutikako epai batean, eta ondorioz, denbora dezente galdu zuten, berriro hasi behar izan baitzuten epaia. Txapela lortzeaz gainera, Esnaola anaiek ordezkatuko dute Gipuzkoa Euskal Herrialdeetako Herri Kirol Txapelketan (irailak 2, Atharratze).
Gipuzkoako Trontza edo Arpana Txapelketako sailkapena:
- Aitor eta Igor Esnaola (Legorreta): 7:24
- Eugenio eta Iņaki Orbegozo (Aia): 10:01
- Jokin Garmendia (Baliarrain)-Unai Iraola (Ikaztegieta): 10:26
- Andoni Rezabal (Aia)-Aitor Roteta (Alkiza): 11:06
2007-07-16
Aitor eta Igor Esnaola anaiek egin zuten denborarik onena Euskadiko Txapelketako kanporaketan.
Gizonezkoen Euskadiko Txapelketako kanporaketa jokatu zen Iturenen (Nafarroa), 18:30ean. orain arte herrialde bakoitzetik bi bikote sailkatzen ziren Euskadiko txapelketarako, baina aurten trontzalari guztiek kanporaketan lortu dute txapelketarako txartela. Aurreneko sei sailkatuek Maila Nagusiko finala jokatuko dute eta gainerakoek II. Mailakoa. 11 biko lehiatu ziren, eta ez 13, aurrez izena eman zuten bezala, Urbistondo-Uharte (Nafarroa) eta Larraņaga-Salegi (Gipuzkoa) ez zirelako agertu saiora. Iturengo pilota plazan lehiatu ziren arpanlariok: Intxaurbe-Olivares (Bizkaia); Pujana-Arozena (Bizkaia); Aitor eta Igor Esnaola anaiak (Gipuzkoa); Rezabal-Roteta (Gipuzkoa); Orbegozo-Orbegozo (Gipuzkoa); (Gipuzkoa); Garmendia-Iraola (Gipuzkoa); Josetxo eta Iņaki Barberena anaiak (Nafarroa); Aizkorbe-Cano (Nafarroa); Irigoien-Telletxea (Nafarroa); Bertiz-Urrutia (Nafarroa) eta Iņaki Pikabea-Morrondo (Nafarroa) . Hamabosna epai egin zituzten lehian aritu zen bikote bakoitzak, hots, 10 etzandakoari eta bost zutukakoari. Hamaika bikoak hiru txandatan aritu ziren lanean, aurrez eginiko zozketaren arabera; hots, lau, lau eta hiru. Oro har, lehen txandakoek egin zituzten denborarik onenak. Plazaratutako egurra aski egokia suertatu zen, eta ikusle asko hurbildu zen plazara. Ondokoa izan zen sailkapena, eta horren arabera, beltzean ageri dira Lehen Mailako finala (urriaren 12an, Basaurin) jokatuko duten arpanalariak eta besteek II. Mailako finala jokatuko dute.
Gizonezkoen Euskadiko Trontza edo Arpana Txapelketaren kanporaketako sailkapena:
- Igor eta Aitor Esnaola anaiak (Legorreta, Gipuzkoa): 03:38.09
- Iņaki eta Josetxo Barberena anaiak (Iraizoz, Nafarroa): 04:16.01
- Jon Intxaurbe-Javi Olivares (Zeanuri, Bizkaia): 04:22.17
- Andoni Rezabal-Aitor Roteta (Aia eta Alkiza, Gipuzkoa): 04:45.46
- Jose Luis Cano-Oier Aizkorbe (Berriozar, Nafarroa): 04:49.01
- Mikel Bertiz-Xabier Urrutia (Sunbilla eta Arraioz, Nafarroa): 04:56.51
- Iņaki Orbegozo-Eugenio Orbegozo (Zarautz, Gipuzkoa): 05:09.91
- Josetxo Telletxea-Andoni Irigoien (Arraioz eta Anitz, Nafarroa): 06:45.14
- Alvaro Morrondo-Esteban Pikabea (Ripa eta Gerendiain, Nafarroa): 07:15.17
- Unai Iraola-Jokin Garmendia (Ikaztegieta, Gipuzkoa): 09:36.68
- Xabi Pujanda-Kepa Arozena (Barrika eta Barakaldo, Bizkaia).
2007-07-15
Jokin Garmendia eta Unai Iraola nagusitu ziren Gipuzkoako II. mailako Txapelketan.
Lehen aldiz jokatu zen gizonezkoen II. Mailako Gipuzkoako Txapelketa joan zen uztailaren 14an, Alegiko Larraitz Plazan eta lehen aldiz aritu zen ofizialki emakumezko eta gizonezko batek osaturiko bikotea; hain justu ere, Lurdes Intxausti eta Mikel Mujika bikoteak osaturikoa. Bost biko lehiatu ziren: Larraņaga-Salegi; Urteaga-Katalina; Iraola-Garmendia; Mujika-Ugarte eta Garmendia-Intxausti. Kanaerdiko enborrean egin zuten lan, eta 12 epai egin zituzten: 8 etzandako enborrean eta 4 zutikakoan. Lehen txandan aritu ziren bi bikoek egin zituzten arratsaldeko markarik onenak, eta Gipuzkoako Maila Nagusiko Txapelketan aritzeko txartela eskuratu zuten.
-
Sailkapena:
- Jokin Garmendia (Baliarrain)-Unai Iraola (Ikaztegieta): 9:13
- Josu Larraņaga-Unai Iraola (Mendaro): 10:52
- Andoni Katalina-Aitor Urteaga (Ikaztegieta): 11:14.11
- Lurdes Intxausti-Mikel Mujika (Ikaztegieta): 11:14.14
- Arkaitz Mujika-Aritz Mujika: 11:19
|