ALMITZA SEGA ELKARTEA
  SEGA
  HERRI KIROLAK
  AZKEN BERRIAK
  ARGAZKIAK
  EKITALDIEN AGENDA
  LOTURAK
  BIDALI ZURE MEZUA
 
 

HERRI KIROLAK

HISTORIA

Lasto tiraketa

   

    Nekazaritzan du oinarri kirol edo joko horrek. Lasto-fardoak gurdira jaurtitzen dira sardez baserrietan, eta hori oinarri hartuta, egun, txapelketak jokatzen dira.
 
     Sardea, lasto-fardoa eta atletismoan altura jauzia egiteko erabiltzen den hagen antzekoak dira tresnak. Partaideek hiruna aukera dute langa gainetik 15 kiloko lasto-fardoa pasarazteko, eta pixkanaka langa goratu egingo dute.

2006 urteko laburbilduma (balantzea). Bosgarren urtez jokatu zen Euskadiko Txapelketa, baina iazkoa (2006) izan zen lehen aldiz ofiziala izan zena. Aulestin (Bizkaia) jokatu zen, irailaren 23an, eta Bizkaiko Txapelketan bezala, Joxemartin Bustintza ‘Tubi’ nagusitu zen, baina Urruñako (Lapurdi) Andde Arbenoitzekin berdinduta. Kontua da, Arbenoitzek huts gehiago egin zituela. Euskadiko Txapelketaren sailkapena: 1. Joxemartin Bustintza: 6,20 metrora jaurti zuen lasto-fardoa. 2. Andde Arbenoitz: 6,20 metro. 3. Joxe Lapazaran: 6 metro. Emakumezkoetan ez da oraindik txapelketarik jokatzen.

2007ko hainbat kiroletako emaitzak:

2007-09-01
 
Joxemartin Bustintza 'Tubi'k berriro erakutsi zuen bere trebezia eta indarra Euskadiko Lasto-jaurtiketa Txapelketan, eta Dimakoak (Bizkaia) jantzi zuen txapel nagusia.
 
Bigarren urtez jokatu zen ofizialki Euskadiko Lasto-jaurtiketa Txapelketa, joan zen larunbatean (iraliak 1), Orozkon (Bizkaia). Iaz bezala, Joxemartin Bustintza 'Tubi'k egin zuen markarik onena, lasto-fardoa 6 metro eta 40 zentimetrora jarrita zegoen langa gaindituta.
 
Sailkapena lehen hiru postuetan:
  1. Joxemartin Bustintza 'Tubi' (Dima, Bizkaia):6,40 metro.
  2. Joxe Lapazaran (Markina, Bizkaia): 6,10 metro
  3. Andde Arbenoitz (Urruña, Lapurdi: 6 metro

LOKOTX-BILTZEA

2007-11-3  

EUSKADIKO LOKOTX-BILTZE TXAPELKETA
 
Joan zen larunbatean (azaroak 3) jokatu ziren emakumezkoen eta gizonezkoen Euskadiko Lokotx-biltze Txapelketak, Bilboko Casilla kiroldegian. Emakumezkoetan seigarren txapela jantzi zuen Maika Ariztegi nafarrak eta gizonezkoetan lehen aldiz lortu zuen txapela Eneko Garmendia gipuzkoarrak.
 
Kirolari guztiek 50 lokotx bildu behar izan zituzten.
 
130 ikusle bertaratu ziren Casilla kiroldegira, eta ETBk zuzenean eskaini zuen txapelketa.
 
EMAKUMEZKOAK
 
Lehenik emakumezkoen lehia jokatu zen. Hiru lokotx-biltzailek jardun zuten emakumezkoen txapelketan; hots, Maika Ariztegik, Nahiara Ferranek eta Itsaso Hernandezek. Hastapenetik ikusi zen Maika Ariztegik eskarmentu handiagoa zuela, baina, halere, lau saskiratze huts egin zituen, eta horiek asko dira beretzat. Lehen oso marka ona zuen egina (7:23), baina aukera polita galdu zuen atzo. Hauxe adierazi zuen probaren amaieran: “Nire marka ondu nezakeen, baina garesti ordaindu ditut hutsak. Ikusi dut erraz ari nintzela lehian, eta saiatu naiz urrunxeagotik saskiratzen; pena izan da”.
 
Emakumezkoen sailkapena:
1.      Maika Ariztegi (35 urte, Ituren, Nafarroa): 7:28
2.      Nahiara Ferran (23 urte, Gasteiz, Araba): 7:53
3.      Itsaso Hernandez (29 urte, Legutiano, Araba): 8:29
 
GIZONEZKOAK
Gizonezkoen txapelketa bi txandatan jokatu zen. Aurrenekoan, Eneko Garmendia, Jon Larrañaga eta Iñaki Ekisoain aritu ziren lokotx biltzen. Eneko Garmendiak zuen atzoko partaideen arten markarik onenetakoa, irailaren 2an eginikoa Herrialdeetako Txapelketan (6:37) . Atzo ere oso saio ona egitekotan kantxaratu zen, baina nahi baino huts gehiago egin zituen; guztira, lau. Hala ere, ez zen eragozpena izan lehen txapela irabazteko. Aurten, gainera, Gipuzkoakoa ere berak irabazi zuen. Aipaturiko irailaren 2ko Herrialdeetako Txapelketa hartan, Josu Jimenez nafarrak 6 minutu eta 22 segundoan saskiratu zituen 50 lokotxak; atzo ez zen lehian aritu nafarra, baja izan baitzen azken orduan. Bigarren txandan Alberto Martin, Alfonso Alvarez, Iñigo Lasaga eta Alberto Ibañez aritu ziren. Ozta-ozta ibili zen Alberto Ibañez eskarmentu handiko kirolaria txapela janzteko, baina hirugarren sailkatu zen Ekisoain nafarraren gibeletik. Ekisoainek adierazi zuen ez zela behar bezala prestatu atzoko txapelketarako. Izan ere, Patxi Irazoki eta Josu Jumenez ziren aritzekoak, baina azkenean ezin izan zuten, eta Ekisoain aritu zen. Aurreneko hiru sailkatuek bi segundoko aldearekin  amaitu zuten txapelketa. Hauxe adierazi zuen Eneko Garmendia txapeldunak amaieran: “Herrialdeetako Txapelketatik ona 30 segundo hobetu dut entrenamenduetan, eta hirugarren lokotx iladatik saskiratzea lortu dut. Gaur [atzo], hala ere, huts gehiegi egin dut”. Bizkaiko Raul Bilbao ez zen agertu txapelketa jokatzera.
 
Gizonezkoen sailkapena:
1.      Eneko Garmendia (26 urte, Baliarrain, Gipuzkoa): 6:36
2.      Iñaki Ekisoain (35 urte, Berriozar, Nafarroa): 6:37
3.      Alberto Ibañez (37 urte, Gasteiz, Araba): 6:38
4.      Jon Larrañaga (25 urte, Mendaro, Gipuzkoa): 6:54
5.      Alfonso Alvarez (36 urte, Algorta, Bizkaia): 6:58
6.      Iñigo Lasaga (25 urte, Etxalar, Nafarroa): 7:20
7.      Alberto Martin (25 urte, Gasteiz, Araba): 7:58

2007-08-15

Gipuzkoako Txapelketa

Etxeko kirolaria gailendu zen lehendabizikoz, Eneko Garmendia Baliarraingoa.

Gipuzkoako Lokot-biltze txapelketan, guztira 9 kirolari ziren aritzekoak lehian, baina zazpi aritu ziren, Mikel Bergara eta Iker Goikoetxeak ezin izan baitzuten txapelketa jokatu, lehena min hartuta dagoelako eta bigarrenak lana izan zuelako. Hortaz, Andoni Agirregabiria eta Josu Agirregabiria anaiak, Ekaitz Azkoaga, Mikel Bergara, Aitor Etxeberria, Eneko Garmendia, Jon Larrañaga eta Patxi Ituarte. Lehenik lau kirolariko txanda jokatu zuten Ituartek, Larrañagak, Andoni Agirregabiriak eta Josu Agirregabiriak; Larrañaga izan zen azkarrena. Txanda hori amaitu eta berehala ekin zitzaion bigarren txandari, Etxeberria, Azkoaga eta Garmendia aritu zirelarik. Azkoaga izan zen iazko txapelduna, baina nahi baino huts gehiago egin zituen lokotxen sakiratzean, eta mendean hartu zuen Garmendiak. Garmendiak jantzi zuen txapela, eta 40 segundoan ondu zuen iazko Azkoagaren marka. Gainera, Garmendiak Euskal Herrialdeetako Herri Kirol Txapelketan Gipuzkoa ordezkatzeko txartela lortu zuen.

Gipuzkoako Lokotx-biltze Txapelketako sailkapena:

  1. Eneko Garmendia (Baliarrain): 6:45
  2. Jon Larrañaga (Mendaro): 6:48
  3. Patxi Ituarte (Mutriku): 7:01
  4. Ekaitz Azkoaga (Itziar): 7:03
  5. Aitor Etxeberria (Mutriku): 7:17
  6. Andoni Agirregabiria (Lastur): 7:36
  7. Josu Agirregabiria (Lastur): 7:43

Txapelketa ikusteko 350 ikusle hurbildu ziren Baliarraingo pilotalekura.

2007-09-29

Proba konbinatuak.

Berriozar eta Igantzi gailendu ziren Nafarroako herriz Herri txapelketan, atzo, Igantzin

Zortzi kirol izan ziren ikusgai Igantzin, Nafarroako Herriz Herri Txapelketaren finalean

NAFARROAKO HERRIZ HERRI TXAPELKETAKO FINALA jokatuko zen atzo Igantziko pilotalekuan. Lehen konbinadan (koxkor biltzea, zakua, aizkora, korrika eta arpana), Berriozar taldeak jantzi zuen txapela eta bigarren konbinadan (harrijasotzea, txinga eramatea eta ingude altxatzea), berriz, Igantzi taldeak
           
Sailkapena lehen konbinadan:
  1. Berriozar
  2. Igantzi 
  3. Garralda
  4. Gure Txokoa
  5. Basaburua
Bigarren konbinadan:
 
LIGA SISTEMAN JOKATU DA:
  1. Igantzi
  2. Gure Txokoa  
  3. Garralda
  4. Berriozar
  5. Basaburua
2007-09-15

Orga jokoa

EUSKADIKO LEHEN ORGA JOKO TXAPELKETA

Irailaren 15ean jokatu zen I. Euskadiko Orga Joko Txapelketa, Artzentalesen (Bizkaia), eta Markinako (Bizkaia) Joxe Lapazaranek jantzi zuen lehen txapela, 4 itzuli eta 17 metro eginda.
Txapelketaren aurretik zozketa egin zen partaideeon ordena erabakitzeko, eta txapeldunari Iñaki Yaguno bizkaitarraren atzetik aritzea suertatu zitzaion, eta hori oso erreferentzi ona gertatu zitzaion, Yagunok 4 metro eta 16 metro baitzituen eginak aurretik.
Hirugarren Xabier urresti sailkatu zen. Ondarrukoak (Bizkaia) 3 itzuli eta 24,8 metro egin zituen. Dena dela, zertxobait gehiago egiteko aukera bazuen, baina epailearen erabakiak kalte egin zion. Izan ere, Urresti lanean ari zela, bere lagun bat hurbildu egin zen animatzera eta epaileak besoa jaso zuen han ezin zela egon adierazteko, joko eremura sartu ez bazen ere. Hori ikusita, Urrestik pentsatu zuen gurpilak lurra jo zuela eta eten egin zuen bere lana. Horregatik, aurrera jarraitu izan balu zerbait gehiago egingo zukeen. Gero, epaileak barkamena eskatu zion besoa altxatu egin zuelako. 

PARTE-HARTZAILEAK:……(19)

Iñaki Kintana (Araba)
Oskar Saez de Castillo (Araba)
Eduardo Fernandez de Retana (Araba)
Jose Lapazaran (Bizkaia)
Bruno Soto (Bizkaia)
Iñaki Yaguno (Bizkaia)
Iker Yaguno (Bizkaia)
Igotz Ardeo (Bizkaia)
Unai Ardeo (Bizkaia)
Kepa Albizua (Bizkaia)
Xabier Pujana (Bizkaia)
Urko Goikoetxea (Bizkaia)
Jabi Fernandez Santos (Bizkaia)
Jabier Urresti (Gipuzkoa)
Andoni Agirregabiria (Gipuzkoa)
Iker Goikoetxea (Gipuzkoa)
Patxi Ituarte (Gipuzkoa)
Hervé Larronde (Lapurdi)
Jérome Larzabal (Lapurdi)

Herri kirolak.

2007-09-02

19. Euskal Herrialdeetako Herri Kirol Txapelketa (Zuberoako Atharratze)

Nafarroa izan da laugarren aldiz jarraian Euskal Herrialdeetako Herri Kirol Txapelketako txapelduna.

irailak 2an (igandea) jokatu zen Atharratzen (Zuberoa) EUSKAL HERRIALDEETAKO HERRI KIROL TXAPELKETA. Bertan Araba, Benafarroa, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa eta Zuberoak hartu zuten parte. Aipaturiko 7 herrialdeak ondorengo probetan lehiatu ziren:
 
Sokatira                            640 Kg.ko kategoria
Lokotx (koxkor) Biltzea   50 koxkor bildu 1,25 metrotara jarriak                      
Ingude-altxatzea             18 kiloko ingudea ahalik eta gehien altxatu 1’30’’tan
Lasto-altxatzea               45 kiloko lastoa ahalik eta gehien altxatu 2 minutuz.
Harri-jasotzea                 100 kiloko harria ahalik eta gehien altxatu 2 minutuz.
Txinga-eroatea               50 kiloko txingekian ahalik eta plaza gehien egin.
Orga jokoa                      ahalik eta bira gehien eman
Zaku lasterketa              80 kiloko zakuarekin 360 metro (hiru kirolari).
Trontza                             45 ontzako enborrari 10 ebaketa eman.      
Aizkora                             45 ontzako  lau enbor.
 
Sailkapena:
 
Txapelduna:    NAFARROA (57 puntu)
Bigarrena:       BIZKAIA (50 puntu)
Hirugarrena:    GIPUZKOA (46 puntu)
Laugarrena:    LAPURDI (43 puntu)
Bosgarrena:    ZUBEROA (28 puntu)
Seigarrena:     ARABA (25 puntu)
Zazpigarrena: BENAFARROA (23 puntu)
 
Proba konbinatuak
 
2007-09-01
 
NAFARROAKO HERRIZ HERRI TXAPELKETAKO 4. JARDUNALDIA 
 
Pasa den larunbatean, irailak 1, Nafarroako Herriz Herri Txapelketako 4. jardunaldia jokatu zen. Basaburua, Gure Txokoa, Igantzi eta Berriozarko taldeak aritu ziren lehian, Garraldakoek atseden eguna izan zutelarik.
 
Emaitzak:
 
1. KONBINADA (koxkor biltzea, zakua, aizkora, korrika eta arpana modalitateak biltzen dituena).
1.- Berriozar               20’42’’42                    
2.- Igantzi                   22’08’’42
3.- Gure Txokoa         25’17’’95
4.- Basaburua            26’34’’84
 
Beraz, lau jardunaldiak jokatu ondoren eta talde bakoitzak eginiko bi denborarik onenak kontutan harturik, lehen konbinadan finalera pasatuko diren taldeak hauek izanen dira: Berriozar, Igantzi eta Garralda.
Basaburua eta Gure Txokoa final egunean 4. eta 5. postuetarako lehiatuko dira.
 
 
2. KONBINADA (harrijasotzea, txinga eramatea eta ingude altxatzea biltzen dituena)
 
1.- Igantzi                   2’42’’20 (harria 41’’41, txingak 1’02’’49 eta ingudea 58’’30) 
2.- Gure Txokoa        2’46’’71 (harria 44’’15, txingak 1’00’’65 eta ingudea 1’01’’91)                      
3.- Berriozar               2’59’’10 (harria 46’’48, txingak 1’06’’69 eta ingudea 1’05’’93)
4.- Basaburua           3’25’’43 (harria 41’’87, txingak 1’28’’63 eta ingudea 1’14’’93)
 
Bigarren konbinada hau liga sistema bidez jokatzen da. Final eguneko denborak orain arteko denborei batuko zaizkie eta guztira denborarik gutxien duen taldeak lortuko du txapela.
 
Nafarroako Herriz Herri Txapelketako Finala datorren irailaren 29an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, ospatuko da Igantzin.

Proba konbinatuak

Nafarroako Herriz Herri Txapelketako 3. jardunaldia jokatu zen Burlatan. Basaburua, Gure Txokoa, Igantzi eta Garralda taldeak aritu ziren, Berriozarkoek, aldiz, atsedena izan zuen.
 
Emaitzak:
 
1. KONBINADA (koxkor biltzea, zakua, aizkora, korrika eta arpana modalitateak biltzen dituena).
1.- Igantzi                     22’21’’63                    
2.- Garralda                22’27’’09
3.- Basaburua            24’03’’03
4.- Gure Txokoa         26’58’’78
 
2. KONBINADA (harrijasotzea, txinga eramatea eta ingude altxatzea biltzen dituena)
1.- Igantzi                    2’33’’27 (harria 38’’20, txingak 1’00’’22 eta ingudea 54’’85) 
2.- Gure Txokoa         2’43’’85 (harria 36’’20, txingak 1’04’’54 eta ingudea 1’03’’11)                      
3.- Garralda                2’48’’48 (harria 34’’78, txingak 1’04’’16 eta ingudea 1’09’’54)
4.- Basaburua                        3’00’’29 (harria 42’’30, txingak 1’06’’30 eta ingudea 1’11’’69)
 
OHARRA: Hasiera batean Nafarroako Herriz Herri Txapelketako Finala irailaren 15ean Lantzen jokatzekoa bazen ere, azkenean atzeratu egin da eta irailaren 29an jokatuko da, Igantzin (19:00).

Lasto-altxatzea

2007-08-11

I. Euskadiko lasto-altxatze Txapelketa.

Xabier Sein nafarrak jantzi zuen I. Euskadiko Lasto-altxatze Txapelketa.

Igantziko (Nafarroa) Xabier Seinek irabazi zuen lehen aldiz antolaturiko Euskadiko Lasto-Altxatze Txapelketa, Joxemartin Bustintzari bi segundoko aldea aterata 24. jasoaldian.

Euskal Herrialdeetako Txapelketan eta probintzietako  txapelketak jokatu badira ere, aurten lehen aldiz jokatu zen Euskadiko Lasto-altxatze Txapelketa, abuztuaren 11n (larunbata), Algorta-Getxoko (Bizkaia) Portu Zaharrean (18:00): Hamabost kirolari lehiatu ziren, eta orobat nafarroako kirolariak gailendu ziren. Hain justu ere, herrialde horretako lau lasto altxatzaile sailkatu ziren aurreneko bost postuetan. Lehiakortasun aparta izan zuen txapelketak, eta horren adieraz, lehen postuan parra egin izana Xabier Seinek eta Joxemartin Bustintza 'Tubi'k, 23na jasoaldirekin. Lasto-altxatzen, ordea, denbora agortu ondoren kirolariak jasoaldia egiten ari badira, epaileek utzi egiten die jasoaldia amai dezaten, eta horretan gailendu zitzaion Sein Tubiri, 2 segundoko aldea aterata. Bestalde, beste lau kirolarik ere parra egin zuten 21na jasoaldirekin. Ikusle aldetik ere aipagarria izan zen Portu Zaharrera hurbildu zen jendetza.

Sailkapena lehen postuetan: 

  1. Xabi Sein (Igantzi, Nafarroa): 23 jasoaldi.
  2. Joxemartin Bustinza 'Tubi' (Dima, Bizkaia): 23 jasoaldi.
  3. Iñaki Bereau (Igantzi, Nafarroa): 22 jasoaldi.
  4. Oskar Telletxea (Lesaka, Nafarroa): 21 jasoaldi.
  5. Carlos Sein (Igantzi, Nafarroa): 21 jasoaldi.
  6. Patxi Ituarte (Mutriku, Gipuzkoa): 21 jasoaldi.
  7. Andde Arbenoitz (Urruña, Lapurdi): 21 jasoaldi.
  8. Joxe Lapazaran (Markina, Bizkaia): 19 jasoaldi.

2007-08-05

Proba konbinatuak

Pasa den abuztuaren 5ean, Elizondon ospatu zen Nafarroako Herriz Herri Txapelketako 2. jardunaldia. Bertan Berriozar, Igantzi eta Garraldako taldeak aritu ziren, Basaburua eta Gure Txokoak atseden eguna zutelarik.

 

Emaitzak:

1. KONBINADA (koxkor biltzea, zakua, aizkora, korrika eta arpana modalitateak biltzen dituena).

1.- Berriozar               19’00’’36                    

2.- Igantzi                   21’33’’93

3.- Garralda                24’27’’27

 

2. KONBINADA (harrijasotzea, txinga eramatea eta ingude altxatzea biltzen dituena)

1.- Igantzi                    2’34’’26 (harria 44’’26, txingak 56’’27 eta ingudea 53’’73)    

2.- Garralda                3’04’’30 (harria 37’’25, txingak 1’17’’21 eta ingudea 1’09’’84)                      

3.- Berriozar               3’06’’91 (harria 51’’65, txingak 1’08’’03 eta ingudea 1’07’’23)

Sokatira

2007-12-15 (larunbata)
 
LAUKO EUSKADIKO SOKATIRA TXAPELKETA
 
Abenduaren 15ean jokatu zen Lauko Euskadiko Sokatira Txapelketako azkenaurreko jardunaldia, Ozetan (Araba). 290 kiloko bigarren jardunaldia jokatu zen, eta Abadiño B taldeak irabazi zuen.
Pisu horretako bigarren  jardunaldia jokatu zen, Arrigorriagan (Bizkaia). Abadiño A eta B; Amaiur A eta B; Sokarri eta Badaiotz aritu ziren sokan. Ozetako pilotalekuan hotz handia egin zuen, nahiz eta Badaiotz taldekoek pare bat berogailu jarri zituzten, berek antolatu baitzuten jardunaldia. .
 
Bigarren jardunaldiko sailkapena:
1.      Abadiño B: 7 puntu
2.      Sokarri: 6 puntu
3.      Amaiur B: 5 puntu
4.      Abadiño A: 4 puntu
5.      Badaiotz: 3 puntu
6.      Amaiur A: 2 puntu
7.      Gaztedi: puntu 1
 
Oharra: 6 Conceyos taldea ez da aritu bigarren jardunaldian, aldez aurretik ohartarazi zuen bezala. Ondorioz, txapelketatik kanpo geratu da.
Sailkapen Orokorra, bi jardunaldi jokatuta.
 
1.  Abadiño B: 15 puntu
2.  Amaiur B: 12,5 puntu
3.  Abadiño A: 11,5 puntu
4.  Sokarri: 11,5 puntu
5.  Badaiotz: 7 puntu
6.  Amaiur A: 5 puntu
7.  Gaztedi: 2,5 puntu
 
Kontuan hartu beharrekoa:
 
Guztira zortzi talde ari dira lehian multzo bakarrean, eta denek denen aurka dihardute. Txapelketak hiru jardunaldi izango ditu. Gogorarazi behar da orain dela hiru aste amaitu zela 330 kiloko txapelketa, eta Abadiño A nagusitu zela.
 

290 kiloko pisua iaz sartu zuten txapelketan, eta Abadiño A taldeak irabazi zuen finala. Aurrez, 2003an, 2004an eta 2005ean 290 kiloko pisuan aritu ziren, horietan guztietan Abadiño gailendu zelarik.

2007-08-04

Goiherriren 30. urteurreneko nazioarteko lur gaineko sokatira torneoan, Gaztedi, Mosnang eta Goiherri gailendu ziren.

Goiherrik, Gaztedik eta Mosnangek jantzi zituzten 560, 600 eta 640 kiloko txapelak, Goiherriren 30. urteurreneko lur gaineko nazioarteko torneoan, abuztuaren 4an, Leioako unibertsitatean (Bizkaia).

Oso antolakuntza bikainarekin ospatu zuten Erandioko Goiherri taldekoek beren nazioarteko torneoa, sortu zeneko 30. urteurrenean. Kirol arloan galdu egin zuten arratsaldeko lehen txapelketa Gaztediren aurka, 600 kilokoan, baina arratsaldeko azken txapelketan, 560koan, neurria eman zuten Goiherrikoek. Hain justu ere, 600 kilokoa izan zan eguneko lehen txapelketa, eta bi talde bizkaitarrek jokatu zuten finala.; Gaztedik eraman zituen bi tiraldiak.

Sailkapena 600 kilokoan:

  1. Gaztedi (Laukiz, Bizkaia).
  2. Goiherri (Erandio, Bizkaia).
  3. Mosnang (Suitza).
  4. Sandhurts (Ingalaterra).

Arratsaldeko lehen orduan, 640 kilokoari ekin zioten. 600ekoan bezalaxe, lehenik sailkapen fasean jardun zuten klubek, bi multzotan banatuta. Bazkaltzeko garaia zen, eta ikusle gutxixeago izan zen atletismo pistan. Finalerdietara Mutriku sailkatu zen, baina ezin izan zuen Suitzako Ebersecken mendean hartu. 3. eta 4. posturako lehian, berriz, galdu egin zuen Ipar Irlandako Gortlettragh-en aurka.

Sailkapena 640 kilokoan:

  1. Mosnang (Suitza).
  2. Ebersecken (Suitza).
  3. Gortlettragh (Ipar Irlanda).
  4. Mutriku (Gipuzkoa).

Pîsurik arinenak eman zion amaiera torneoari, 560 kilokoak. Pisu horretan moldatzen dira ondoen Goiherrikoak, eta finaleraino heldu zen. Finalean, Suitzako Mosnang izan zuen kontrario, eta baita mendean hartu ere.

Sailkapena 560 kilokoan:

  1. Goiherri (Erandio, Bizkaia).
  2. Mosnang (Suitza).
  3. Sandhurst (Ingalaterra).

Emakumezkoen lehiaketa ere jokatu zen, goma gainean, eta Laukizko Gaztedi gailendu zen, Goiherri A, Goiherri B eta Mutrikuren aurretik.

Heri kirolak

Lapurdiko Urruña eta Beskoitzeko kirolariak nagusitu ziren Ipar Euskal Herriko txapelketen finaletan. 

Ipar Euskal Herriko herri kirolen finalak jokatu ziren uztailaren 27ko gaueko ekitaldi luzean, Donazaharren (Nafarroa Beherea). Lasto-altxatzea, orga jokoa, lokotx-biltzea, lasto jaurtiketa, zaku-eramate lasterketa eta ingude-altxatze probak izan ziren ikusgai. Urruñako (Lapurdi) Andde Arbenoitzek bi txapel jantzi zituen: lasto-altxatzen eta lasto-botatzen. Bestalde, Patrick Dupe Beskoitzekoak (Lapurdi) 14. txapela jantzi zuen txinga-eroaten.

Sailkapenak

Arpana (trontza):
1.     Andde Arbenoitz-Fabien Olaizola (Urruñako, HKB): 2:32 (aurreko asteburuan jokatu zen, Donamartirin)
 
Aizkora.
1.     Maillot (Gabadi): 9:22 (aurreko asteburuan jokatu zen, Donamartirin)
 
Oharra: harri-jasotzeko txapelketa ez zen jokatu, partaide faltagatik.
 
Buskail-biltzea (lokotx-biltzea)
1.     Counil (Beskoitze):7:10
2.     Goietxe (HKB): 7:24 
3.     Hiriarte (HKB): 7:39
4.     Sanchez (HKB): 7:40
 
Zaku-eramate lasterketa (Banaka)
1.     Pello Mendiburu (Beskoitze): 0:28.44
2.     Martinez(Beskoitze): 0:30.09
3.     Duhart (Beskoitze): 0:30.46.
4.     Hirigoien (Ezpeletako Ñapurrak): 0:32.28
 
Lasto-altxatzea:
1.     Andde Arbenoitz (HKB): 19 jasoaldi
2.     Salaberri (Beskoitze): 16 jasoaldi
3.     Hualde (HKB): 12 jasoaldi
 
Orga jokoa
1.     Pello Mendiburu (Beskoitze): 3 itzuli eta 26,50 metro
2.     Jerome Lartzabal (Zuraide): 3 itzuli eta 23 metro.
3.     Lapitz (Beskoitze): 3 itzuli eta 15,55 metro.
4.     Cassusso (Ezpeletako Ñapurrak): 3 itzuli eta 4 metro.
 
Zaku-eramate lasterketa, hirunaka
1.     Monge-Tarrascon-Duhart (Beskoitze): 1:41
2.     Martinez-Lapitz-Mendiburu (Beskoitze): 1:43
 
Txinga-eroatea (41 kiloko txingak):
1.     Patrick Dupe (Beskoitze): 898,8 metro
2.     Barleduc (Uztaritze): 663,70 metro
3.     Orkarai (Baiona): 527,25 metro
 
Ingude-altxatzea:
1.     Andoni Hiriarte (HKB): 82 jasoaldi
2.     Bonillo (Gabadi): 78 jasoaldi
3.     Duluc (Gabadi): 76 jasoaldi
4.     Dufau (Gabadi): 71 jasoaldi
 
Lasto-botatzea edo jaurtitzea
1.     Andde Arbenoitz (HKB): 6 metro
2.     Ettiene Hualde (HKB): 5,50 metro
3.     Jean Herve Hirigoien (Ezpeletako Ñapurrak): 5,10 metro
4.     Fabien Olaizola (HKB): 4,80 metro 

Sokatira

Lur gaineko Euskadiko Txapelketako azken saioa jokatu zen uztailaren 28an, eta Goiherri a-K irabazi zuen txapela. Berangoko (Bizkaia), Santa Ana auzoan jokatu zen, arratsaldeko 17:00etan. 560 pisuko hirugarren eta azken jardunaldia jokatu zuten, Goiherri A-k , Gaztedi A-k , Goiherri B-k  eta Gaztedi B-k .  Bizkaiko taldeak dira laurak, Erandio eta Laukizkoak hain justu.

Hirugarren jardunaldiko sailkapena:

  1. Goiherri A: 4 puntu.
  2. Gaztedi A: 2,5 puntu.
  3. Goiherri A: 2,5 puntu.
  4. Gaztedi A: puntu 1

Azken Sailkapen orokorra:

  1. Goiherri A (Erandio, Bizkaia): 12 puntu.
  2. Gaztedi A (Laukiz, Bizkaia): 7,5 puntu.
  3. Goiherri A (Erandio, Bizkaia): 7,5 puntu.
  4. Gaztedi A (Laukiz, Bizkaia): 3 puntu

Gaztedi A-k eta Goiherri B-k kitarakoa jokatu behar izan zuten berdinketa hausteko, eta Gaztedi A gailendu zen bi tiraldietan.

Nafarroako Proba konbinatuak
 
Joan zen uztailaren 28an eman zitzaion hasiera Nafarroako Herriz Herri Txapelketari, Berako Altzate plazan. Proba konbinatuen txapelketa da, eta lau jardunaldi jokatu ostean, finala irailaren 15ean jokatuko da. Berriozar, Garralda, Gure-Txokoa, Basaburua eta Igantzi taldeak lehiatuko dira, jardunaldi bakoitzean talderen batek atsedena hartuko duelarik. Maila bakarreko txapelketa izango da.
Probak:
Len konbinadan: lokotx-biltzea, zaku-eramate lasterketa, aizkora, korrika eta arpana. Bigarren konbinadan, berriz, harri-jasotzea, txinga-eroatea eta ingude-altxatzea.
Lehen jardunaldiko sailkapenak:
 
Lehen konbinada:
  1. Berriozar: 20:25.68
  2. Garralda: 24:23.15
  3. Basaburua: 24:44.76
  4. Gure Txokoa: 24:45.20
Bigarren konbinadan:
  1. Gure Txokoa: 02:43.11
  2. Garralda: 03:05.13
  3. Basaburua: 03:08.06
  4. Berriozar: 03:24.80

Lokotx-biltzea

Gizonezkoen Nafarroako Lokotx-biltze Txapelketa jokatuko zen Uztailak 29an Garesko eskoletako patioan. Lau lokotx-biltzaile aritu ziren lehian: Iñaki Ekisoain, Josu Jimenez, Patxi Irazoki eta Iñigo Lasaga.
 
Sailkapena:
  1. Josu Jimenez: 06:11.58
  2. Patxi Irazoki: 06:13.74
  3. Iñaki Ekisoain: 06:27.07
  4. Iñigo Lagasa: 07:01.43