24 edo 28 metroko luzera duen harri-galtzadan jokatzen dira joko ofizialak. Gehienak biko eta uztarri bakarrekoak (uztarri motza) izan ohi dira probak.
Idi bakoitzak 500 kilo inguru pisatzen du gehienetan.
Garraiatzen duten harriak, berriz, idien pisu bikoitza izaten du: 2.200 kiloo.
Idien aurretik itzaina (idi zain) ibili ohi da haiek gidatzeko, eta, harriari bultzaka eta idiei eragiten beste bat aritzen da.
Bizkaian eta Gipuzkoan irauten du nagusiki kirol horrek.
Partaide bakoitzaren saioak 30 minutu irauten du.
Idi probez gain, bada beste kirolik abereek esku hartzen dutena, besteak beste, zaldi-mando probak, asto probak eta behi probak.
Harriari tiraka pertsona ere aritzen da, eta horri, gizon proba deitzen zaio, oraingoz.