Kirol edo joko bitxia da, benetan. Hiru kirolariz osaturiko taldeak aritzen dira lehian. Harrobietatik ekarritako harri puskak erabiltzen dira, eta haietan zuloak egin behar dituzte txandaka burnizko palanka batez. Zulo horiek neurri bat dute eta neurtu egiten dituzte. Irabazlea, epe jakin batean, zulo gehien egiten duen taldea izango da. Kirolari batek zuloa egiten diharduen bitartean, beste batek ura botatzen du zulora eta hirugarrenak atsedena hartzen du.
Saio bakoitzean 10 zulotik 15era egin ohi dituzte.
Gutxi gora behera era horretan egiten zuten meatzetan lana, harrietan lehergailuak sartu ahal izateko; horretan oinarritzen dira egungo txapelketak.
Egun, Bizkaian dago hedatuen kirol hori, besteak beste, Txoriherri, Gallarta, Galdames, Erandion…
2007ko emaitzak eta sailkapenak
2007-10-28
TALDEEN ARTEKO I. EUSKADIKO HARRI-ZULATZE TXAPELKETA
Trapagaranek egin zituen zulo gehien, eta berak jantzi zuen lehe aldiz jokatu zen Euskadiko Txapelketako txapela, igandean (urriak 28), Galdamesen (Bizkaia).
Sei taldek jardun zuten txapelketan, eta Trapagaranek irabazi zuen, ordu erdiko lana egin ondoren.
Sailkapena:
1. Trapagaran: 17 zulo eta 3,90 zentimetro.
2. Aldai Alde: 16 zulo eta 1,08 zentimetro.
3. Ortuella: 14 zulo eta 8,01 zentimetro.
4. Jaizubia: 14 zulo eta 4,04 zentimetro.
5. Galdames: 14 zulo eta 3,90 zentimetro.
6. Txorierri: 13 zulo eta 0.80 zentimetro.
Azken urte hauetan asko izan dira antolatu dituzten harri-zulatze txapelketak eta erakustaldiak. Aurten bi Txapelketa berri estreinatu dira. "Burdinezko Harrizulatzailea" Txapelketa alde batetik, eta bestetik, I. Euskadiko Harri-zulatze txapelketa EUSKADIKO HERRI KIROL FEDERAKUNDEA-k antolatuta.
I. Euskadiko Harri-zulatze Txapelketan aurtengo harri-zulatzaileen Ligan sailkatu zren lehenengo sei taldeek hartu zuten parte. Txapelduna izendatu zen 30 minutuan 10 zentimetroko zulorik gehien egin zituen taldea. Talde bakoitzak hiru harrizulatzaile, botilero eta epaile izan zzituen.