ALMITZA SEGA ELKARTEA
  SEGA
  HERRI KIROLAK
  AZKEN BERRIAK
  ARGAZKIAK
  EKITALDIEN AGENDA
  LOTURAK
  BIDALI ZURE MEZUA
 
 

HERRI KIROLAK

HISTORIA

Harri jasotzea

   
   

    Txapelketak
 
Lau harri mota erabiltzen dira egiturari dagokionez. Bi txapelketa nagusi jokatzen dira urtero:
 
Harri haundien txapelketa:
        - Zilindroa 175 edo 200 kilo
        - Errektangularra (kuadroa) 175 edo 200 kilo
        - Kuboa (kubikoa) 150 kilo
        - Biribila (bola) 125 kilo
 
         - Txandak: harri jasotzaileek hiruna minutuko txandak egiten dituzte harri bakoitzarekin. Kirolariak banan-bana jarduten dute lehian - Egungo txapelduna 2003-2004 urteko txapelduna Joseba Ostolaza gipuzkoarra da. Hala ere modalitate horretan txapeldunik handiena Juan Joxe Unanue “Goenatxo” da.
 
 
Harri txikien txapelketa:
 
Modalitate horretan ere lau harri erabiltzen dira:
        - Zilindrikoa  150 kilo
        - Errektangularra (kuadroa) 125 kilo
        - Kuboa (kubikoa) 113 kilo
        - Biribila (bola) 100 kilo
         - Txandak harri handiekin egiten direnak dira.
         - Egungo txapelduna Joseba Ostolaza da. Nolanahi ere, txapel gehien jantzi duena Joxe Antonio Gisasola “Zelai” da.
 
 
Arautegi orokorra
 
        - Jaso beharreko harriak lurrean egon behar du eta sorbaldara jaso behar da. Epaile batek emango dio hasiera eta bukaera  txandari, eta  beste batek jasoaldiak legezkoan diren ala ez erabakiko du. (tartean beste arau asko daude).
        - Txapelduna bi modalitateetan kilo gehien bizkarreratzen dituena izan ohi da, kirol hau jasoaldietan neurtu arren.
 
 
Harri zahar eta bereziak
 
Arlo honetan bi motatako harriak bereziko ditugu:
        - Berezko egitura naturala dutenak. Batez ere, itsas eta erreka bazterretan aurkitutakoak. Aipagarriak dira besteak beste, Albizuri-Handi harria, Igeldoko harria...
        - Harri zaharrak deiturikoak. Hauek harrobietatik lorturiko harriak izaten dira edo gizakiak landutakoak; hauen artean Errekartetxo harrijasotzaile zenak erabili zituenak aipa ditzakegu. *Harri mota hauekin Goenatxo izan da markarik aipagarrienak egin dituena.
 
Markak
        - Miel Saralegik bizkarreratu du orain arteko harririk pisutsuena: 329 kiloko errektangularra.
 
Iñaki Perurena izan da harri-jasotzearen berritzailea, eta urte askoan markak ondu izan zituena. 322 kiloko errektangularra bizkarreratu zuen.

2006 urtean gertaturiko gauzarik aipagarrienak…. balantzea

Bistan da Aimar Irigoien gipuzkoarra izan zela urteko harri-jasotzailerik esanguratsuena 2006an. Izan ere, 21 urte zituela harri handietako Euskadiko Txapelketa irabazi zuen aurreneko aldiz. Gainera, txapelketa hori irabazten historiako harri-jasotzailerik gazteena izan zen. Bestalde, harri txikietakoan bigarren izan zen.

Harri handietako Euskadiko Txapelketaren Sailkapena:
  • 1. Aimar Irigoien 8.775 kilo (57 jasoaldi).
  • 2. Joseba Ostolaza 8.725 kilo (56 jasoaldi).
  • 3. Aguxtin Arruti Landarbide 4.675 kilo (30 jasoaldi),

4. Bernardo Ureta Urpe 4.150 kilo (27 jasoaldi).

       Harri txikiei dagokienez, berriz, Joseba Ostolazak hirugarrenez irabazi zuen txapela, abuztuaren 26an, lakuntzan (Nafarroa). Zestoarrak Gipuzkoakoa ere irabazia zuen, aurrez.

Harri txikietako Euskadiko Txapelketaren Sailkapena:

  • 1.Joseba Ostolaza (Gi.) 12.227,5 kilo (105 jasoaldi).
  • 2. Aimar Irigoien (Gi.) 11.725 kilo (100 jasoaldi).
  • 3. Patxi Larretxea (Na.) 9.937,5 kilo (85 jasoaldi).
  • 4. Bernardo Urte Urpe (Bi.) 9.537,5 kilo (82 jasoaldi).
  • 5. Xabier Agirre (Bi.) 7.075 kilo (69 jasoaldi).
  • 6. Xabier Igoa (Na.) 6.537,5 kilo (45 jasoaldi).

Gipuzkoako Txapelketa Joseba Ostolazak irabazi zuen, lehen aldiz, eta Nafarroakoa, Patxi Larrretxeak.

Emakumezkoak ere badira harri-jasotzean, baina ez txapelketa ofizialik jokatzeko adina. Hala ere, marka ahaleginak egin ziren 2006an. Miren urkiola bizkaitarrak, esate baterako, bi jasoaldi egin zituen 115 kiloko zilindro zaharrarekin, bost minutuko txandan, Zestoan (Gipuzkoa), abenduaren 26an. Urkiolak 18 urte zituela ezarri zuen inoiz emakumezko batek ezarritako markarik handiena. Bestetik, Mari Jose Sardon Urnietakoa (gipuzkoa) lehen aldiz aritu zen harri-jasotzen. Hala, bere lehen marka ezarri zuen, 100 kiloko zilindro zaharrarekin zortzi jasoaldi eginda, bost minutuko txandan. 33 urteko kirolariak urriaren 1ean egin zuen saioa, bere herrian.

       Bestelako marka eta txapelketei dagokienez, ‘Igeldoko Harria’ Txapelketa hamaseigarren aldiz jokatu zen Donostian, eta Aiako Joxerramon Iruretagoienak Izeta II.ak irabazi zuen 17 jasoaldi eginda, 39 urte zituela. Igeldoko harria, itsasoko harria da, eta 134 kilo ditu. Izeta II.ak hiru jasoaldiko aldea atera zion Goenatxori. Bestetik, Berrobiko erreka harri bereziarekin lehen aldiz antolatu zuten txapelketa, eta horretan ere, Izeta II.a gailendu zen. Aiakoak 20 jasoaldi egin zituen 127 kiloko harriarekin, hiruna minutuko bi txandatan. Laukarizko harriarekin ere Izeta II.a gailendu zen. Lehen aldiz jokatu zen txapelketa, harriaren izen bera duen Bizkaiko herrian. 134 kilokoa da harria, eta Izetak 16 aldiz leporatu zuen.

Horrez gan, Ostolazak eta Barinagak irabazi zuten Egur Sportek antolaturiko Binakako Harri-jasotzaile Torneoa.

2007ko hainbat txapelketa eta markaren emaitzak:

2007-11-16

Aimar irigoienek 17 jasoaldi egin zituen 152 kiloko kuboarekin, eta aurrez (2003) Juanjoxe Unanue Goenatxo-k eginiko 16 jasoaldietako marka ondu zuen, Zizurkilen (Gipuzkoa).

Hiiru minutuko txanda bakarrean egin zituen errezildarrak 17 jasoaldiak. 18 ere egin zituen, baina epaileak ez zion ontzat eman,ez zelako legezkoa izan. 21 urteko gazteak bere sasoi aparta erakutsi zuen berriro Zizurkilgo pilotalekuan ikusle askoren aurrean.

Irigoienek, aurtengo harri handietako Euskadiko txapelketan erabili zuen antzeko pisua duen harri kubikoa, 150 kilokoa hain justu ere, eta hiru minutuko txandan 16 jasoaldi egin zituen, Amurrion (Araba).  Aurten harri handietako eta txikietako Euskadiko Txapelketak irabazi ditu, eta esku hartu duen txapelketa guztiak irabazi ditu.

2007-10-28

Aimar Irigoien errezildarrak (Gipuzkoa) bigarren urtez irabazi zuen, HARRI HANDIETAKO EUSKADIKO TXAPELKETA, AMURRION (ARABA)

Aimar Irigoienek irabazi zuen harri handietako Euskadiko Harri-jasotze Txapelketa, bigarren urtez erreskadan, igandean (urriak 28), guztira 9.475 kilo bizkarreratuta (61 jasoaldi). Gainera, txapelketako marka ondu zuen, Juanjoxe Unanue ‘Goenatxo’k ezarri zuena 1999an, 8.950 kilo bizkarreratuta. Beraz, Irigoienek 525 kilo gehiago jasota ondu du marka.
 
Horrekin, gainera, egungo harriekin txapeldunik gazteena izan da (21 urte), iaz bezala. Iaz 8.775 kilo bizkarreratu zituen Irigoienek, 57 jasoaldi eginda. Hortaz, iazko marka aise ondu du aurten. Hain justu ere, lau jasoaldi gehiago egin zituen eta 700 kilo gehiago bizkarreratu.
 
Aimar Irigoien berak eta Aguxtin Arruti ‘Landarbide’k jokatu zuten txapelketa. Irigoienek bigarren txandan egin zuen lan, Landarbideren ondoren alegia. 200 kiloko kuadroarekin iazko marka berdindu egin zuen (8 jasoaldi). 175eko zlindroarekin, berriz, iaz baino hiru jasoaldi gehiago egin zituen (17 jasoaldi). Hortaz, Txapelketako marka ontzeko bidea irekita utzi zuen bi harri horiekin jardun ondoren (marka, 8.950 kilo). Hirugarren harria 150 kiloko kuboa zuten kirolariek. Horretan ere ez zuen hutsik egin Irigoienek, eta iaz baino bi jasoaldi gehiago egin zituen (16 jasoaldi). Azkeneko harria, 125 killoko bola zuten, eta txapeldunak nahikoa zuen 16 jasoaldi egitearekin txapelketako marka ontzeko, horixe ezarri baitio bere buruari aurtengo txapelketan Irigoienek, Goenatxok zuen marka ontzea alegia. Hala ere, horiek baino lau jasoaldi gehiago egin zituen (20 jasoaldi), baina iaz baino bat gutxiago.  Nolanahi ere, aurrez erabakita zegoen 2007ko txapela, eta baita arestian aipatutako marka ere.
 
Izane ere, Goenatxok 8.950 kilo jaso zituen (57 jasoaldi), 1999an, Yekoran (Araba).
 
Landarbidek ez zion ezarri bere buruari helburu zehatzik txapelketa hasi aurretik. Iaz hirugarren sailkatu zen, 4.675 kilo leporatuta; aurten 3.900 kilo jaso ditu. Harri guztiekin jaso du jasoaldi bate do beste gutxiago, baina ez du dena eman.
 
Sailkapena:
1.      Aimar Irigoien (Errezil, Gipuzkoa): 9.475 kilo (61 jasoaldi)… 8 + 17 + 16 +20=61
2.      Aguxtin Arruti ‘Landarbide’ (Aia, Gipuzkoa): 3.900 kilo (25 jas.)… 4 + 6 + 7 + 8=25
 
Bestelakoak:
Irigoinek 121 kilo pisatu zituen eta Landarbidek 112 kilo.
 
Lana: harrijasotzaile bakoitzak lau harri erabiliko ditu, hurrenez hurren
            175 edo 200 kiloko koadroa edo errektangularra.
            175 edo 200 kiloko zilindro-kopa.
            150 kiloko kuboa.
            125eko bola
Hiruna minutuko txandak egin zituzten harri bakoitzarekin.
 
2007-09-02
 
Aimar Irigoien eta Urtzi Telleria gailendu zitzaizkien Joxerramon eta Hodei Iruretagoienari; hots, Izeta II.a eta Izeta IV.ari, Berrobin (Gipuzkoa).
 
Herri kirol jaialdia antolatu zuten Berrobin (Gipuzkoa), eta harri-jasotze lehia izan zen ikusgai. Binaka aritu ziren lau harrijasotzaileak. Aimar Irigoien eta Urtzi Telleria aritu ziren elkarlanean, eta 11.649 kilo bizkarreratu zituzten, 107 jasoalditan. Izeta aita-semeek, berriz, 11.437 kilo.

2007-08-19 (Igandea):

Izeta anaiak nagusi Igeldoko harria Txapelketan.

Izeta II.ak laugarrenez irabazi zuen Igeldoko harria Txapelketa.

Joxerramon Iruretagoiena 'Izeta II.'ak laugarren urtez irabazi zuen Igeldoko harria Txapelketa, 13 jasoaldi eginda, joan zen abuztuaren 19an, Donostian. Lehian esku hartu edo ez duda izan zuen Aiakoak saioaren bezpera arte, baina azkenean lehian jardun zuen, eta baita irabazi ere. Dena dela, iaz baino lau jasoaldi gutxiago egin zituen. Anaia Jexuxmari, 'Izeta Ii.'a izan zen bigarren, bi jasoaldi gutxiago eginda. Guztira 13 harrijasotzaile aritu ziren lanean, Xabier Igoa Aldazko nafarra izan zelarik lehena lanean jarduten. Bost minutuko txanda bana egin zuten lehiakide guztiek. Saioari ekin aitzin eskuak garbiarazi egin zizkieten antolatzaileek, urez eta xaboiez. Gainera, aurten harrijasotzaile bakoitzak bere eskuoihalarekin lehortu behar izan zituen eskuak, nola harrijasotzaileak hala harri jartzen lagundu zionak. Unai Bertiz nafarra eta Jokin Eizmendi gipuzkoarra lehen aldiz aritu ziren, eta saio aipagarria burutu zuten biek ala biek. Juanjoxe Unanue 'Goenatxo'k du marka harri horrekin, 19 jasoaldi eginda. Izeta II.ak, berriz, 17 egin zituen 2006an. Ostolaza berriro plazaratu zen urte askoan lehian jardun gabe. Zestoakoak 8 jasoaldi egin zituen urte batez, eta igandekoan 9 egin zituen. Gehiago egiteko ahalmena badu, baina lehen jasoaldian zaintiratu txiki bat izan zuen, eta horrek eragina izan zuen.

Sailkapena:

  1. Joxerramon Iruretagoiena 'Izeta II.'a (Aia, Gipuzkoa): 13 jasoaldi.
  2. Jexuxmari Iruretagoiena 'Izeta III.'a (Aia, Gipuzkoa): 11 jasoaldi.
  3. Jokin Eizmendi (Zarautz, Gipuzkoa): 11jasoaldi.
  4. Joxeluix Lete 'Elosukorta' (Azkoitia, Gipuzkoa): 10 jasoaldi.
  5. Urtzi Teleria (Lasarte, Gipuzkoa): 9 jasoaldi.
  6. Joseba Ostoloza (Zestoa, Gipuzkoa): 9 jasoaldi.
  7. Unai Lertxundi (Gipuzkoa): 8 jasoaldi.
  8. Bernardo Ureta 'Urpe' (Arantzazu, Bizkaia): 5 jasoaldi.
  9. Unai Bertiz (Sunbila, Nafarroa): 5 jasoaldi.
  10. Xabier Igoa (Aldatz, Nafarroa): 4 jasoaldi.
  11. Patxi Larretxea (Arantza, Nafarroa): 4 jasoaldi.
  12. Mikel Lasarte (Azpiroz, Nafarroa): 3 jasoaldi.
  13. Iraitz Telleria (Urnieta, Gipuzkoa): 2 jasoaldi.

Oharra: harrijasotzaile batzuek parra egin zuten, eta, ondorioz, arautegia bete behar izan zuten sailkapena osatzeko. Hau da, gutxien pisatzen zuen harrijasotzailea sailkatu zen aurretik.

Jexuxmari Iruretagoiena 'Izeta III.'ak irabazi zuen Mallabiko Txapelketan, Eizmendiri 500 kiloko aldea aterata.

Mallabiko (Bizkaia) plazan jokatu zen herri horretako harri-jasotze txapelketa, Joxeantonio Gisasola 'Zelai' harrijasotzaile ohiak antolatuta. Joxerramon Iruretagoiena, bere seme Hodei eta Unai Barinaga ere aritzekoak ziren, Izeta II.a eta Izeta IV.a alegia, baina min hartuta daude eta ezin izan zuten lehian jardun. 100 kiloko zilindro zaharra eta 100 kiloko bola erabili zituzten, bosna minutuko txandatan.

Mallabiko Harri-jasotze Txapelketako sailkapena:

  1. Jexuxmari Iruretagoiena 'Izeta II.'a (Aia, Gipuzkoa): 8.300 kilo, 83 jasoaldi eginda (49+34)
  2. Jokin Eizmendi (Zarautz, Gipuzkoa): 7.800 kilo, 78 jasoaldi eginda (44+34) 
  3. Inart (Ondarroa, Bizkaia): 7.700 kilo, 77 jasoaldi eginda (44+33)
  4. Urtzi Telleria (Lasarte, Gipuzkoa): 7.100 kilo, 71 jasoaldi eginda (45+26)
  5. Josetxo Urrutia (Leitza, Nafarroa): 6.900 kilo, 69 jasoaldi eginda (42+27)
  6. Jagoba Uriarte (Atxondo, Bizkaia): 5.500 kilo, 55 jasoaldi eginda (33+22)

2007-08-14 (asteartea):

13 urteko Jagoba Otaegik oso marka pertsonal aipagarria ezarri zuen Aizarnan (Gipuzkoa), abuztuaren 14an. 100 kiloko zilindro zaharra, koadroa eta kuboa erabili zituen, eta harri bakoitzarekin bina jasoaldi egin zituen, hiruna minutuko txandatan. Txanda batetik bestera 15 minutuko atsedena egin zuen.

2007-08-07

Aimar Irigoienek irabazi zuen harri txikietako Euskadiko Txapelketa, lehen aldiz.

Inoiz harri txikietako Euskadiko Harri-jasotze Txapelketak izan duen txapeldunik gazteena da Aimar irigoien Errezilgoa (Gipuzkoa). Abuztuaren 7an jantzi zuen txapela, Gasteizko Foruen plazan, Joseba Ostolaza txapeldun ohiari 550 kiloko aldea kenduta. 

Zazpi harri-jasotzaile aritu ziren lehian: Xabier Agirre (Abadiño, Bizkaia); Gaizka Uriarte (Atxondo, Bizkaia), Joseba Ostolaza (Zestoa, Gipuzkoa), Aimar Irigoien (Errezil, Gipuzkoa), Jexuxmari Iruretagoiena 'Izeta III.a' (Aia, Gipuzkoa), Jokin Eizmendi (Zarautz, Gipuzkoa), Hodei Iruretagoiena 'Izeta IV.a' (Aia, Gipuzkoa). Unai Lertxundi ere aritzekoa zen, baina ezintasuna adierazi zuen aurrez. 125 kiloko zilindro-kopa, 125eko koadroa, 112,5eko kuboa eta 100eko bola erabili zituzten, eta, harri bakoitzarekin hiruna minutuko txandak egin zituzten harri-jasotzaileek. Aimar irigoienek laugarren txapela jantzi du aurten: Txintxarri Txapelketa, Gipuzkoako Txapelketa eta Gorostidi harria. Errezildarrak adierazi zuen ez zuela nahi bezain ongi jardun 125eko koadroarekin, baina pixkanaka neurria hartu ziola lehiaketari.

Sailkapena:

  1. Aimar irigoien (Errezil, Gipuzkoa): 13.112,5 kilo eta 113 jasoaldi (30+31+23+29).
  2. Joseba Ostolaza (Zestoa, Gipuzkoa): 12.562,5 kilo eta 108 jasoaldi (29+31+21+27).
  3. Jexuxmari iruretagoiena 'Izeta III.' (Aia, Gipuzkoa): 11.250 kilo eta  97 jasoaldi (25+27+20+25).
  4. Jokin Eizmendi (Zarautz, Gipuzkoa): 10.637,5 kilo eta 92 jasoaldi (23+24+21+24).
  5. Hodei Iruretagoiena 'Izeta IV.'a (Aia, Gipuzkoa): 10.325 kilo eta 89 jasoaldi (22+25+20+22).
  6. Xabier Agirre (badiño, Bizkaia): 9.500 kilo eta 82 jasoaldi (20+23+18+21).
  7. Gaizka Uriarte (Atxondo, Bizkaia): 4.662,5 kilo eta 41 jasoaldi (6+14+5+16).

Gaizka Uriartek 80 kilo pisatu zituen.

Aimar Irigoienek ondo egin zuen Izeta II.aren iazko marka, eta II. Txintxarri Txapelketako txapela jantzi zuen.

II. Txintxarri Txapelketari horraztu bikaina eman zion Aimar Irigoien Errezilgoak (Gipuzkoa), Alegiako (Gipuzkoa) Larraitz Plazan uztailaren 14an jokatutako norgehiagokan. Lau kirolariok lehiatu ziren: Joxerramon eta Jexuxmari Iruretagoiena 'Izeta II.'a eta 'Izeta III.'a Aiakoak (Gipuzkoa); Aimar Irigoien Errezilgoa (Gipuzkoa) eta Joseba Ostolaza Zestoakoa (Gipuzkoa). Harri-jasotzaile bakoitzak 125 kiloko hiru harriok erabiliko zituen: zilindro-kopa, kuboa eta bola. Hiruna minutuko txandak egin zituzten. Zozketa egin ondoren, era honetan jardun zuten hurrenez hurren: Izeta III.ak, Ostolazak, IzetaII.ak eta Irigoienek.

Aimar Irigoinek hasieratik erakutsi zuen sasoi-sasoian plazaratu zela, eta pixkanaka agerian geratu zen Ostolazak eta Izeta II.ak baino lan hobea egingo zuela. Izeta II.arekin, iazko txapeldunarekin, hala ere, parra egin zuen lehen bi harriekin, eta bolarekin erabaki zuen txapela Errezilgoak. Iaz bigarren sailkatu zen Irigoien, 71 jasoaldi eginda; aurten 5 jasoaldi gehiago, eta, halaber, iaz Izeta II.ak eginiko marka, jasoaldi bat gehiago eginda ondu zuen larunbatean Irigoienek.

II. Txintxarri Harri-jasotze Txapelketako sailkapena:

  1. Aimar Irigoien (Errezil, Gipuzkoa): 76 jasoaldi (35+21+20) eta 9.500 kilo.
  2. Joxerramon iruretagoiena 'IzetaII.'a (Aia, Gipuzkoa): 73 jasoaldi (35+21+17) eta 9.125 kilo.
  3. Joseba Ostolaza (Zestoa, Gipuzkoa): 69 jasoaldi (30+19+20) eta 8.625 kilo.
  4. Jexuxmari Iruretagoiena 'Izeta III.'a: 60 jasoaldi (31+15+14) eta 7.500 kilo.

Iazko sailkapena:

  1. Joxerramon Iruretagoiena 'IzetaII.'a (Aia, Gipuzkoa): 75 jasoaldi (34+21+20) eta 9.375 kilo.
  2. Aimar Irigoien (Errezil, Gipuzkoa): 71 jasoaldi (32+19+20) eta 8.875 kilo.
  3. Joseba Ostolaza (Zestoa, Gipuzkoa): 70 jasoaldi (33+19+18) eta 8.750 kilo
  4. Jexuxmari Iruretagoiena 'Izeta III.'a: 58 jasoaldi (29+15+14) eta 7.250 kilo.

2007-07-23

Joxerramon Iruretagoinea Izeta II.ak irabazi zuen II. Laukarizko harria Txapelketa. 11 harri-jasotzaile aritu ziren lehian, Mungia (Bizkaia) ondoko Laukariz auzoan, uztailaren 21ean, eta Aiako gipzukoarrak 17 jasoaldi egin zituen; bi jasoaldiko aldea atera zion Joseba Ostolazari. 136 kiloko harri berezia eta traketsa erabili zuten.