ALMITZA SEGA ELKARTEA
  SEGA
  HERRI KIROLAK
  AZKEN BERRIAK
  ARGAZKIAK
  EKITALDIEN AGENDA
  LOTURAK
  BIDALI ZURE MEZUA
 
 

HERRI KIROLAK

HISTORIA

Aizkora

2007-11-16
 
Aitzol Atutxak irabazi du Maila Nagusiko Bizkaiko txapelketaren finala, lehenbizikoz.
 
Gaur jokatu da Bizkaiko aizkolaririk sasoikoenen arteko norgehiagoka, eta Dimako Aitzol Atutxa aizkolari gazteak (18 urte) jantzi du lehen aldiz txapela. Ondorioz, Julen Mendietak iaz lortutako txapela buruz aldatu da, eta, halaber, eskarmentu handiko Lemoarrak (53 urte) lekukoa eman dio, Atutxa gazteari.
Horiek biek izan dute finaleko lehiarik estuena eta txalogarriena. Izan ere, aurreneko zazpi enborretan aurretik aritu da Mendieta, gogor jardunda hasieratik. Azken enborrean, ordea, Atutxa parean jartzeaz gain, aurrea ere hartu dio, eta sasoi egokiagoz heldu denez azken txanpara, dimoztarrak bereganatu du txapela.
Horiekin biekin, Amando Larreak, Unai Aldapek (Dima), Alex Txikonek eta Ernesto Ezpeleta Bihurri-k (Eibar) jardun dute. Guztira zortzi enbor ebaki dituzte; hots, lau kanaerdiko, bi 60 ontzako eta bi oinbiko. Larretxeak plazaratu ditu egurrak. Larreari bi adar bihurri irten zaizkio, eta denbora dezente galdu du.
 
Azken sailkapena:
 
1.     Aitzol Atutxa (Dima): 28:48
2.     Julen Mendieta (Lemoa): 29:26
3.     Ernesto Ezpeleta Bihurri: 34:09
4.     Alex Txikon: 36:38
5.     Armando Larrea: 38:00
6.    Unai Aldape (Dima): 42:04