ALMITZA SEGA ELKARTEA
  SEGA
  HERRI KIROLAK
  AZKEN BERRIAK
  ARGAZKIAK
  EKITALDIEN AGENDA
  LOTURAK
  BIDALI ZURE MEZUA
 
 
AZKEN BERRIAK

EUSKAL HERRIKO BAKARKAKO VI.SEGA TXAPELKETA NAZIOARTEKO ERAN

   

Badator aurten ere, nazioarteko eran jokatzen den Euskal Herriko Bakarkako Sega Txapelketaren eguna. Uztailaren 17an jokatuko da Nafarroako Etxaleku herrian eta 6. urtea izango da aurtengoa.

Txapelketa hau, belarra ahalik eta azkarren eta txukunen ebakitzean datza eta epaileen balorazioa ere horren araberakoa izango da. Txukuntasunik eza denborarekin zigortuko da eta azkenean denborarik baxuenekoa irtengo da garaile.

Txapelketa, maila eta atal ezberdinetan banatuko da:

1.- 16 urtera artekoak (16 urtekoak barne, neska zein mutil): ebaki beharrekoa: 35m2-ko saila.

2.- 17tik 23 urtera bitartekoak (23koak barne). Hemen bi atal bereiziko dira: - Gizonezkoena: 100m2 - Emakumezkoena: 35m2

3.- 24 urtetik gorakoak. Eta hemen ere bi atal: - Gizonezkoena: 100m2 - Emakumezkoena: 35m2

Honetaz gain, aipatu, haurrek ere erakustaldia eskainiko dutela.

Izena emateko epea Uztailaren 9ra artekoa da. Hainbat bide izango dira: Almitzaren posta elektronikora idatziz (almitzasega@yahoo.es) edota telefono bidez (Tomax: 615743411). Gure artean izango zaituztegula espero dugu!

XII. Dia de la Dalla

   

Joan den Ekainaren 12 eta 13ko asteburuan Almitzako zenbait kide Kataluniako Hostalets d'en Bas herrian ospatu zen XII. Dia de la Dalla festan izan ziren. 6. urtez hartu dute parte Almitzakoek Gironako herrixka honetan ospatzen den festan. Aurrekoetan bezalaxe, aurtengoan ere, eguraldia lagun, giro polita izan zuten bai segalariek eta baita bertara hurbildu zen jendeak ere. Segaren Eguna ospatzeaz gain, Lurraren Azoka Eguna ere ospatu zen. Beraz, kirol ekitaldiaz gain, Val d'en Bas bailarako jendearen hainbat artisau eta produktu postu ikusteko aukera ere izan zuten bertaratutakoek. Eskualdeko agintariak ere inguratu ziren herri bazkari eta afariarekin borobildu zuten festa kutsuko asteburua.

EUSKAL HERRIKO TALDEKAKO III.SEGA TXAPELKETA HERRIKOIKO SAILKAPENA

Pasa den larunbatean jokatu zen Ormaiztegin Euskal Herriko Taldekako III.Sega Txapelketa herrikoia. Jende dexente inguratu zen ekitaldia ikustera eguraldia lagun. Ekitaldiaren ondoren herri afaria egin zen giro ederrean. 120 lagun inguru bildu ziren bertan eta ez zen bertso, txistu eta soinurik falta izan giroa alaitzeko. Afalondoren sari banaketa egin zen eta hona hemen lehenbiziko postuetan gelditu zirenen sailkapena: Gizonezkoetan: 1.- Zadibi 1 taldea: 4'14''48 2.- Baliarrain: 4'43'' 69 3.- Gaztelu: 5'12'' 40 Emakumezkoetan berriz: 1.- Gipuzkoa,nafarroa, lapurdi, bizkaia taldea: 4'25'' 22 2.- Gaztelu: 4'48'' 45 Belar zaila egon arren, segalariek ederki burutu zuten beraien lana eta Almitzaren izenean eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartzaile guztiei. Baita ekitaldia antolatzen lagundu zuten Ormaiztegiko Udalari eta Irizar enpresari ere. Honetaz gain, ez ditugu aipamenik gabe utzi nahi parte hartu zuten gaztetxoak eta Okzitaniarrek ere. Beraien segan egiteko modu propioan erakustaldi polita eskeini baitziguten. Eta azkenik, eskerrak oraingoan parte hartu ez arren, ekitaldira etorri ziren Katalanei ere. Laster jarriko ditugu ikusgai ekitaldiko argazki batzuk.

Euskal Herriko Taldekako III. Sega Txapelketa Herrikoia

Hirugarren urtez jokatuko da aurten taldekako nazioarteko erako Sega Txapelketa Herrikoia. Almitza Sega Elkarteak Europako txapelketetan ikusi eta bizi izan dituen esperientzia horiek Euskal Herrira ekarri nahi ditu. Horretarako, hizkuntza gutxituak dituzten beste herrialde batzuetako gonbidatuak ere izango dira parte hartzaileen artean, hala nola, Okzitaniarrak eta Kataluniarrak. Gonbidatu hauen presentziaz gain ordea, txapelketari festa kutsua eman nahian, bertako jendea parte hartzera animatzeko saiakera berezi bat ere egin nahi du Almitzak. Bete beharreko baldintza nagusiak honako hauek izango dira: Segalariak launakako taldetan lehiatuko dira eta beraien trebezia azaldu beharko dute, bai belarra mozteko azkartasunean eta baita txukuntasunean ere. Bi kategoriatan banatuko da lehia, emakumezkoenean eta gizonezkoenean. Taldeak mistoak ere izan daitezke, eta emakumezko eta gizonezko kopuruaren arabera, kategoria batean edo bestean lehiatuko dira. Emakumezkoen kategorian ebaki beharreko saila 8x15m2-koa izango da eta gizonezkoenekoa berriz, 10x20m2-koa. Segaren neurria librea izango da eta behar izanez gero, talde bakoitzeko zorroztaile bat onartuko da (hau izena ematerakoan adierazi beharko zaie antolatzaileei). Izena emateko edo beste argibideren bat behar izanez gero ordea, almitzasega@yahoo.es helbidera idatzi edota honako telefono zenbaki honetara ere dei dezakezue: 615743411 (Tomax). Horretarako azken eguna Maiatzaren 15a izango da. Aipatu, behin lehia amaiturik afari eder batekin emango zaiola festari segida.

Euskal Herriko nazioarteko erako II. Sega Ligaren Finala

   

   Uztailaren 5ean jokatuko da Zaldibian, eguerdiko 12:00etan.

   Bertan 7 emakumezko eta 20 gizonezko ariko dira lehian. Ekitaldi honen ostean jakingo dira, hiru ekitaldietan zehar egindako lana baloratu eta gero, emaitzarik onenak lortu dituzten emakume eta gizonezkoen izenak zeintzuk diren. Sailkapen horretatik, 30etik beherako lehen 7 gizonak eta 4 emakumeak aukeratuko dira Alemaniako Thündorfen bakarkako lehiaketan aritzeko. Era berean, sailkapen beretik, 30 urtetik gorako lehen 3 gizonezkok eta emakumezko bakarrak ere aukera izango dute lehiaketa berean, beste kategoria batean, parte hartzeko.

 
 
 
 
 
Almitza Sega Elkartea
 


 

 
 

 
 
 
 
 
 
 
 

 
 
 

Asteburuko emaitzak: Euskal herriko Trontza Txapelketako kanporaketa. Lur gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketa. Gipuzkoako II. Mailako kanporaketa eta Arabako txapelketak.

2008-07-06
 
EUSKAL HERRIKO TRONTZA TXAPELKETA (gizonezkoen kanporaketa)
 
USURBIL (Gipuzkoa)
 
Uztailaren 6an jokatu zen Euskal Herriko Trontza edo Arpana Txapelketa, Usurbilen (Gipuzkoa), eta ondoko sei bikoek lortu zuten finalerako txartela, hurrenez hurren: Igor eta Aitor Esnaola anaiek; Andoni Rezabal eta Aitor Rotetak; Josetxo eta Iñaki Barberena anaiek; Jon Intxaurbe eta Javi Olibaresek; Jose Angel Zubiagak eta Santi Olabarriak, eta, Josu Larrañagak eta Unai Salegik. Beraz, Gipuzkoako hiru biko, eta, Nafarroako, Bizkaiko eta Arabako  talde bana ariko dira finalean. Finala, heldu den irailaren 28an jokatuko da Aizarnazabalen (Gipuzkoa). Egun eta leku berean ere emakumezkoen finala jokatuko da.
 
Guztira 16 biko lehiatu ziren (izena eman zuten guztiak) hiru txandatan banatuta. Lehen txandan, Garmendia-Iraola; Kañamares aita-semeak; Rezabal-Roteta; Pikabea-Morrondo eta Barberena anaiak aritu ziren. Rezabal eta Roteta gipuzkoarrak eta Barberena anaiak aritu ziren aurretik, baina txanda osoan Rezabal-Roteta bikoa sailkapeneko buruan. Biko gipuzkoarra laugarren sailkatu zen iazko finalean eta Barberena anaiek txapela jantzi zuten. Aurten ere finalean ariko dira bi bikoteak.
Bigarren txandan sei biko lehiatu ziren: Larrañaga-Salegi; Egaña-Idoeta; Etxebarria-Igor Astondoa; Pujana-Ardeo; Jon Intxaurbe-Olibares eta Perez de Heredia-Alzola. Txanda horretatik soilik biko bat sailkatu zen finalerako: Intxaurbe-Olivares. Biko hori laugarren sailkatu zen 2006ko finalean; iaz ez zen aritu.
Hirugarren txandan bost biko aritu ziren trontzan: Aizkorbe-Cano; Atxa-Charro; Txoperena-Portu; Zubiaga-Olabarria eta, Aitor eta Igor Esnaola anaiak. Txanda honetan, Esnaola anaiak eta Aizkorbe-Cano ziren indartsuenak, aurrez, baina Arabako bi aizkolariek eman zuten ezustea. Izan ere, Zubiaga eta Olabarria aizkoran aritzen dira gehienetan, eta ez zen ezaguna beren dohaia trontzan. Aldiz, Aizkorbek eta Canok hirugarren postua zuten eskuratua 2006 eta 2007ko finaletan. Igandean, ordea, ez zuten lan ona egin, prestakuntza egokiarekin heldu baziren ere kanporaketara; edo, gutxienez, lan ona burutzeko asmoarekin.
Hortaz, Zubiaga-Olabarria eta Larrañaga-Salegi sailkatu izana eta Aizkorbe-Cano sailkatu ez izana izan ziren berritasunak
 
Sailkapena:
 
1.      Igor eta Aitor Esnaola anaiak (Legorreta, Gipuzkoa):           04:10 (sailkatuta)
2.      Andoni Rezabal-Aitor Roteta (Gipuzkoa):                                04:43 (sailkatuta)
3.      Iñaki eta Josetxo Barberena (Nafarroa):                                 04:50 (sailkatuta)
4.      Jon Intxaurbe-Javi Olibares (Bizkaia):                                     04:51 (sailkatuta)
5.      Jose Angel Zubiaga-Santi Olabarria (Araba):                         05:00 (sailkatuta)
6.      Josu Larrañaga-Unai Salegi (Gipuzkoa):                                 05:12 (sailkatuta)
 
 
7.      Oier Aizkorbe-Jose Luis Cano (Nafarroa):                                05:24
8.      Julen Etxebarria-Igor Astondoa (Bizkaia):                                 05:25
9.      Julen Txoperena-Iñaki Portu (Nafarroa):                                   05:36
10.  Esteban Pikabea-Alvaro Morrondo (Nafarroa):                          05:42
11.  Kerman Peres de Heredia-Ernesto Alzola (Araba):                  05:54
12.  Pello eta Julen Kañamares (Nafarroa):                                      06:09
13.  Jokin Garmendia-Unai Iraola (Gipuzkoa):                                  06:47
14.  Jaime Atxa-Mikel Charro (Bizkaia):                                               07:46
15.  Arkaitz Egaña-Aitor Idoeta (Gipuzkoa):                                        08:02
16.  Xabi Pujana-Unai Ardeo (Bizkaia):                                              09:52

Bestalde, final nagusira sailkatu ez zirenek Eukal Herriko II. Mailako finala jokatzeko aukera izango dute. Final hori, heldu den abuztuaren 15ean jokatuko da, Baliarrainen (Gipuzkoa), 18:30ean.

2008-07-05
 
LUR GAINEKO EUSKADIKO SOKATIRA TXAPELKETA
 
600 kiloko bigarren jardunaldia
 
LESAKA (NAFARROA)
 
Lehen jardunaldian bezalaxe, bigarren jardunaldian ere parra egin zuten Goiherri A taldeak eta Gaztedik, eta, ondorioz, biak ala biak 9na punturekin dira sailkapen orokorrean.
 
Lesakako Sanferminetako jaien barruan jokatu zen lur gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketako saioa, uztailak 5ean, arratsaldean. 600 kiloko bigarren jardunaldia jokatu zuten Goiherri A eta B-k, Gaztedik, Aresok eta Getxok. Lehen jardunaldia jokatu zuten ekainaren 29an, eta orduan berdindu egin zutenez Goiherri A-k eta Gaztedik, beren arteko txanda zen uztailaren 5eko saioan ikusmin handiena sorrrarazi zuena. Lehia hori arratsaldeko azkena izan zen; hots, hamargarren txanda. Ordu arte mendean hartu zituzten gainerako hiru kontrarioak. Beren arteko lehen tiraldian, Goiherrikoek zeukaten soka beren aldera, baina bi faltarekin ziharduten. Azkenean hori izan zen erabakigarria, epaileak hirugarren falta adierazi baitzien Erandiokoei, 9 minutu eta 27. Segundoan. Bigarren tiraldian ere, Goiherrik jo zuen lehen kolpea, eta berak eraman zuen soka, 3 minutu eta 21 segundoan
Bestalde, hirugarren posturako lehian Goiherri B taldeak mendean hartu du Areso. Hirugarren txandan neurtu ztuzten indarrak, eta bi tiraldiak irabazi zituzten bizkaitarrek (2:55 eta 4:37). Erandiokoek, halaber, Getxo gainditu zuten nahiko ongi. Hain justu ere, Aresok Getxoren aurka lortu zuen arratsaldeko txanda irabaztea, eta, ondorioz, Getxo izan zen tiraldirik irabazi ez zuena.
 
600 kiloko bigarren jardunaldiko tiraldietako sailkapena:
1. Gaztedi (Laukiz, Bizkaia):                   10 puntu
     Goiherri A (Erandio, Bizkaia):            10 puntu
3. Goiherri B (Erandio, Bizkaia):             6 puntu
4. Areso (Nafarroa):                                  3 puntu
5.   Getxo (Bizkaia):                                   0 puntu
 
600 kiloko bigarren jardunaldiko sailkapena, sailkapen orokorrari begira:
 
1. Gaztedi (Laukiz, Bizkaia):                4,5 puntu
     Goiherri A (Erandio, Bizkaia):        4,5 puntu
3. Goiherri B (Erandio, Bizkaia):         3 puntu
4.  Areso (Nafarroa):                             2 puntu
 5.   Getxo (Bizkaia):                               puntu 1
 
600 kiloko sailkapen orokorra, bi jardunaldi jokatu ondoren:
 
1. Gaztedi (Laukiz, Bizkaia):               9 puntu
    Goiherri A (Erandio, Bizkaia):        9 puntu
3. Goiherri B (Erandio, Bizkaia):        5 puntu
     Areso (Nafarroa):                             5 puntu
5. Getxo (Bizkaia):                                 2 puntu
           
Pisu horretako hirugarren eta azken jardunaldia uztailak 12an jokatuko da San Cristobal-Goiherrin (Erandio, Bizkaia), eta orduan erabakiko da txapela. Orain arte Goiherri A taldeak jantzi ditu jokaturiko bi txapelak; hots, 680 eta 640 kilokoak.
 
 
2008-07-06
 
ARABAKO TXAPELKETAK
 
Uztailak 6an jokatu ziren Arabako lau txapelketa, eta jarraian dituzue lau kirol horietako txapeldunak eta eginiko denborak eta markak.
 
KIROLA
TGXAPELDUNA
MARKA
LEKUA
Lokotx-biltze (giz.)
Alberto Ibañez
06:38
Rivabellosa
Lasto jaurtiketa
Eduardo Fernandez de  Retana
5,30 m.
Araia
Ingude-altxatze
Juan Carlos Lopez
79 jasoaldi
Araia
Txinga-eroate (ema.)
Nikola Gulova
6 pl., ¼, 1,90
Araia
 
Oharra: Lasto jaurtiketan Juan Carlos Lopezek ere 5 metro eta erdira jaurti zuen lasto-fardoa, baina txapeldunak baino huts gehiago egin zuenez, bigarren sailkatu zen.
Ingude-altxatzen ere parra egin zuten Lopez txapeldunak eta Fernando Velez de Mendizabalek, baina Lopez gailendu zen kitarakoa jokatu ondoren.

Asteko herri kirol ekitaldiak. Nafarroako txapelketak.

NAFARROAKO TXAPELKETAK ETA ERAKUSTALDIAK
 
Iruñeko Foru plazan, uztailaren 8an (asteartea), eguerdiko 12:00etatik aurrera

GIZONEZKOEN NAFARROAKO 1. MAILAKO ARPANA TXAPELKETA

Parte hartzaileak:
1)       Oier Aizkorbe (Berriozar) / Jose Luis Cano (Berriozar) 
2)       Josetxo Barberena (Iraizoz) / Iñaki Barberena (Iraizoz) 
3)       Esteban Pikabea (Gerendiain) / Albaro Morrondo (Ripa) 
4)       Julen Txoperena (Igantzi) / Iñaki Portu (Igantzi)
 
Egin beharreko lana: Kanaerdiko enborrari 14 epai etzanda eta 4 zutik
           
    Lau bikoteak atzo (uztailak 6) aritu ziren Euskal Herriko Txapelketako kanporalketan. Barberena anaiak bigarren sailkatu ziren, eta Aizkorbe-Cano bikoa ez zen finalerako sailkatu. Horregatik, bihar badu Berriozarko bikoak arantza kentzeko arrazoia. Txoperena-Portu eta Pikabea-Morrondo, bederatzigarren eta hamargarren sailkatu ziren.

NAFARROAKO KADETE MAILAKO ARPANA TXAPELKETA

Parte hartzaileak:
1)       Mikel Eugi eta Ander Iribarren (ULTZAMA)
2)       Eder Goldarazena eta Josu Huarte (BERRIOZAR)
3)       Amaiur Ginea eta Aitor Oiarbide (ANDRA MARI)
4)       Beñat Gartxitorena eta Asier Gamio (BASABURUA)
 
Egin beharreko lana: metroko enborrari 10 epai, etzanda
 

EMAKUMEZKOEN NAFARROAKO ARPANA TXAPELKETA

Parte hartzaileak:
1)       Izaskun Ariztegi eta Lourdes Galarregi (Etxalar)
2)       Maitane Txueka eta Susana Agerre (Sakana)
3)       Ana Lopez eta Itziar Nuñez (Lezaun)
 
Egin beharreko lana: 45 ontzako enborrari 10 korte etzanda
                       
        Txuekak eta Agerrek Euskadiko txapela jantzi zuten iaz, eta Ariztegi-Galarregi bikoa laugarren sailkatu zen, eta, Lopez eta Nuñez, bosgarren.
 
NAFARROAKO LASTO-ALTXATZE TXAPELKETA
 
Parte hartzaileak: Xabi Sein, Oskar Telletxea, Carlos Sein eta Iñaki Bereau? (denak Igantziarrak)
Egin beharreko lana: 45 kiloko lasto-fardoa ahalik eta gehien altxatu 2 minutuz
 
AIZKORA ERAKUSTALDIA (gizonezkoak)
 
Parte hartzaileak: Daniel Vicente eta Jose Juan Barberena

Egin beharreko lana: Neurri desberdineko 5 enbor moztu (banakako probak): 45’, 54’, 60’ eta 72’ etzanda eta 54’ zutik.

 

SAN FERMIN HERRI KIROL JAIALDIAK 2.008
Iruñeko Foru plazan, uztailaren 8tik 14ra, eguerdiko 12:00etatik aurrera
 
UZTAILAK 8 (ASTEARTEA)
 

GIZONEZKOEN NAFARROAKO 1. MAILAKO ARPANA TXAPELKETA

Parte hartzaileak:
1)       Oier Aizkorbe (Berriozar) / Jose Luis Cano (Berriozar) 
2)       Josetxo Barberena (Iraizoz) / Iñaki Barberena (Iraizoz) 
3)       Esteban Pikabea (Gerendiain) / Albaro Morrondo (Ripa) 
4)       Julen Txoperena (Igantzi) / Iñaki Portu (Igantzi)
Egin beharreko lana:      Kanaerdiko enborrari 14 korte etzanda eta 4 zutik

 

NAFARROAKO KADETE MAILAKO ARPANA TXAPELKETA

Parte hartzaileak:
1)       Mikel Eugi eta Ander Iribarren (ULTZAMA)
2)       Eder Goldarazena eta Josu Huarte (BERRIOZAR)
3)       Amaiur Ginea eta Aitor Oiarbide (ANDRA MARI)
4)       Beñat Gartxitorena eta Asier Gamio (BASABURUA)
Egin beharreko lana:      100 zm-ko enborrari 10 korte etzanda

 

EMAKUMEZKOEN NAFARROAKO ARPANA TXAPELKETA

Parte hartzaileak:
1)       Izaskun Ariztegi eta Lourdes Galarregi (Etxalar)
2)       Maitane Txueka eta Susana Agerre (Sakana)
3)       Ana Lopez eta Itziar Nuñez (Lezaun)
Egin beharreko lana:      45 ontzako enborrari 10 korte etzanda
 
NAFARROAKO LASTO-ALTXATZE TXAPELKETA
Parte hartzaileak: Xabi Sein, Oskar Telletxea, Carlos Sein eta Iñaki Bereau? (denak Igantziarrak)
Egin beharreko lana: 45 kg.ko lasto fardoa ahalik eta gehien altxatu 2 minutuz
 
AIZKORA ERAKUSTALDIA (gizonezkoak)
Parte hartzaileak: Daniel Vicente eta Jose Juan Barberena
Egin beharreko lana: Neurri desberdineko 5 enbor moztu (banakako probak): 45’, 54’, 60’ eta 72’ etzanda eta 54’ zutik
 
 
UZTAILAK 9 (ASTEAZKENA)
 
NAFARROAKO HARRI-JASOTZE TXAPELKETA
Parte hartzaileak:  Josetxo Urrutia (Leitza), Xabier Igoa (Aldatz) eta Unai Bertiz (Sunbilla)
Egin beharreko lana: Hiru harri desberdinekin 2 minutuko txandak
Harriak: 125 kg.ko zilindroa, 112,5 kg.ko kubikoa eta 100 kg.ko bola
 
PROBA KONBINATU ERAKUSTALDIA (alebinak)
Parte hartzaileak: Berriozar, Andra Mari, Basaburua, Ultzama
 
HAURRENDAKO ZAKULARI PROBA POPULARRA
 

AIZKORA ERAKUSTALDIA (emakumezkoak)

Parte hartzaileak: Maika Ariztegi (Ituren), Ana Berasategi (Ibarguren)
 
 
UZTAILAK 10 (OSTEGUNA)
 
NAFARROAKO 3. MAILAKO AIZKOLARI TXAPELKETA - Kanporaketa
Parte hartzaileak: Asier Pellejero (Areso), Raul Castro (Urrotz), Ruben Saralegi (Iruñea), Julen Kañamares (Berriozar), Oihan Larretxea (Bera), Garikoitz Larretxea (Arraiotz), Patxi Mindegia (Zubieta), Mikel Etxebeste (Lezaun), Mikel Vazquez (Altsasu), Aritz Goñi (Etxarri Aranatz), Goizeder Belza (Etxarri Aranatz), Angel Eraso (Salinas de Oro), Beñat Saralegi (Leitza), Jaime Gorriti (Uharte Arakil).
Egin beharreko lana:      Bi kanaerdiko
 
X. SAN FERMIN MOTOZERRA TXAPELKETA
Parte hartzaileak: Miguel Angel Mariñelarena (Berasain), Martin Agerrea (Arizkun), Esteban Arruti (Oieregi), Alayn Salvador (Burgui)
Egin beharreko lanak:    15 zm-tan 5 korte abiaduran 
20 zm-tan korte kopuru handiena, norabide ezberdinetan  
20 zm-tan korte kopuru handiena (zutik). Lontxak erori gabe
100 zm-tan eta 15 minututan irudi bat egitea 
 
 
 
HARRIJASOTZE-ERAKUSTALDIA (Mikel Saralegi)
 
 
UZTAILAK 11 (OSTIRALA)
 
ARPANA ERAKUSTALDIAK (gizonezkoak)
Parte hartzaileak: Nafarroako Txapelketako lehen hiru bikote sailkatuak
 

AIZKORA ERAKUSTALDIA BIKOTEKA (gizonezkoak)

Parte hartzaileak:
BIKOTE 1:        Antonio Jaunarena eta Luis Mª Belarra
BIKOTE 2:        Jon Rekondo eta Aitor Senosiain
 
KAÑAMARES ANAIEN ERAKUSTALDIA (ZERRATOKIA – AITZURRAREKIN EGURRA MOZTEN)
 
JOXE BIKONDOAREN ERAKUSTALDIA
 
 
UZTAILAK 12 (LARUNBATA)
 

NAFARROAKO TXINGA-EROATE TXAPELKETA (gizonezkoak)

Parte hartzaileak: ORAINDIK KOPURUA ZEHAZTU GABE
Egin beharreko lana:      50 kiloko txingekin ahalik eta plaza gehien (plaza=28 m)
 
NAFARROAKO TXINGA-EROATE TXAPELKETA (emakumezkoak)
Parte hartzaileak:  ORAINDIK KOPURUA ZEHAZTU GABE
Egin beharreko lana:      25 kiloko txingekin ahalik eta plaza gehien (plaza=28 m)
 
NAFARROAKO INGUDE-ALTXATZE TXAPELKETA
Parte hartzaileak: ORAINDIK KOPURUA ZEHAZTU GABE
Egin beharreko lana: 18 kiloko ingudearekin ahalik eta altxaldi gehien minutu t’erdiz
 
SOKATIRA ERAKUSTALDIAK 4X4 (Neskak eta mutilak)
Parte hartzaileak: GIZONEZKO TALDEAK: Berriozar, Amaiur, Txantrea
EMAKUMEZKO TALDEAK: Amaiur, Beti-Gazte, Sakana
 

LASTO-ALTXATZE ERAKUSTALDIA (Igantzikoak, Joxemartin Bustintza Tubi eta Andde Arbenoitz)

 
LASTO-BOTATZE ERAKUSTALDIA (Andde Arbenoitz eta Joxemartin Bustintza Tubi)
 
 
UZTAILAK 13 (IGANDEA)
 
NAFARROAKO BIKOTEKAKO AIZKORA TXAPELKETA
Parte hartzaileak:  Floren Nazaba eta Daniel Vicente / Donato Larretxea eta Jose Juan Barberena / Juanjo Lopez eta Mikel Mindegia
Egin beharreko lana:      Sei enbor kanaerdiko eta sei 60 ontzako
 

NAFARROAKO GURDI-ALTXATZE TXAPELKETA

Parte hartzaileak: ORAINDIK KOPURUA ZEHAZTU GABE
 
HARRI-JASOTZE ERAKUSTALDIA (Iñaki eta Inaxio Perurena)
 
HARRI-JASOTZE ERAKUSTALDIA (Emakumezkoak)
 
 
 
UZTAILAK 14 (ASTELEHENA)
 
AIZKORA ERAKUSTALDIA (KANAKO ENBORRA) – Mikel Mindegia eta Juanjo Lopez
 
PROBA KONBINATUEN ERAKUSTALDIA
 
MOTOZERRA ERAKUSTALDIA (Ikusgarri)
 

Asteburuko herri kirol ekitaldiak. Gipuzkoako Sega Txapelketaren finala. Lur gaineko Euskadiko Txapelketako 3. eta azken jardunaldia 640 kilotan, Mutrikun. Harri-zulatze Ligako jardunaldia jokatuko da Galdamesen.

ASTEBURUKO HERRI KIROL EKITALDIAK
 
Sega
 
GIPUZKOAKO SEGA TXAPELKETA
 
Sailkapenko hiru jardunaldi jokatu ondoren, igande (ekainak 29) eguerdian jokatuko da Gipuzkoako Sega Txapelketaren finala. Azken orduan aldaketa izan da belardiari dagokionez, ez baita jokatuko Abaltzisketako Larraitzen, belarraren egoera ez egokia dela-eta; Zaldibian jokatuko da.
 
Eguna: ekainak 29 (igandea)
Lekua: Zaldibiko Ibarburu baserriko Etxeberriko belardian izango da
Ordua: 12:00
Lana: ordubeteko saioa.
Txapelduna: belar-kilo gehien ebakitzen duena
Finalean ariko diren segalariak:
 
·        Jexuxmari Ormaetxea Urkik (Orendain)
·        Andoni Goikoetxeak (Gaztelu)
·        Mikel Aranaldek (Gaztelu)
·        Arkaitz Arteagak (Baliarrain).
 
Sailkapen faseko azken sailkapena, hiru jardunaldi jokatuta:
                                                                                              Puntuak
1.     Jexuxmari Ormaetxea Urki (Orendain):                23 puntu
2.     Andoni Goikoetxea (Gaztelu)                                  19 puntu
3.     Mikel Aranalde (Gaztelu)                                         14 puntu
4.     Arkaitz Arteaga (Baliarrain)                                     13 puntu
5.     Garikoitz Etxeberria (Amasa)                                    4 puntu
 
Lehen jardunaldian Goikoetxea gailendu zen, naziaorteko eran. Hurrengo bi jardunaldietan Urki nagusitu zen, ordu erdian zeinek belar-kilo gehien ebakitzera.
 
Iaz Joxe Gabirondo gazteluarrak jantzi zuen txapela.
 
Oharra: aparkalekuak Zaldibiko plazatik gertu ezarriko dira. Handik 200 metrotara aurkitzen da belardia.
 
Sokatira
 
Lur gaineko EUSKADIKO SOKATIRA TXAPELKETA
 
Joa zen asteburuan etenaldia izan zuen lur gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketak, eta Heldu den larunbatean berrekingo zaio. Hain justu ere, 640 kiloko hirugarren eta azken jardunaldia jokatuko da Mutrikuko (Gipuzkoa), Mijoa auzoan, San Jeronimo poligonoaren ondoan, arratsaldeko 18:00etan.
 
640 kiloko sailkapen orokorra, bi jardunaldi jokatuta:
 
1.     Goiherri A (Erandio, Bizkaia): 12 puntu
2.     Gaztedi (Laukiz, Bizkaia):         9,5 puntu
3.     Mutriku (Gipuzkoa):                   8,5 puntu
4.     Areso (Nafarroa):                       5,5 puntu
5.     Goiherri B (Erandio, Bizkaia): 4,5 puntu
6.     Getxo (Bizkaia)                          2 puntu
 
Ondorioz, Goiherri A-k du bere alde txapelari eusteko aukera, nahikoa bailuke bigarren sailkatzearekin. Aintzat hartu behar da Erandioko taldeak irabazi zituela aurreko bi jardunaldiak. Bestalde, badirudi bigarren postuaz jabetzeko oso lehia parekatua eta sutsua izango dutela Gaztedik eta Mutrikuk. Mutrikuarrak animoso daude etxean jokatuko duetalko azken saioa.
 
â  EGUTEGIA – CALENDARIO:
Maiatzak 11 de Mayo........................ Igandea / Domingo...................... 680............................... Erandio Goikoa (Bizkaia)…………………..Jokatua
Maitzak 17 de Mayo.......................... Larunbata / Sabado..................... 680............................... Azkoitia (Gipuzkoa)…………………. Jokatua
Maiatzak 18 de Mayo........................ Igandea / Domingo...................... Finala 680.................. Getxo (Bizkaia)………………. Jokatua
Ekainak 8 de Junio............................. Igandea / Domingo...................... 640............................... Kortezubi (Bizkaia)…………. Jokatua
Ekainak 14 de Junio........................... Larunbata / Sabado..................... 640............................... Martiartu-Goiherri (Bi)……. Jokatua
Ekainak 28 de Junio........................... Larunbata / Sábado..................... Finala 640.................. Mutriku (Gipuzkoa)
Ekainak 29 de Junio........................... Igandea / Domingo...................... 600............................... Arratzu (Bizkaia), Gernikatik 6 kilometrora
Uztailak 5 de Julio.............................. Larunbata / Sábado..................... 600............................... Lesaka (Nafarroa)
Uztailak 12 de Julio............................ Larunbata / Sábado..................... Finala 600.................. S.Cristobal-Goiherri (Bi)
Uztailak 19 de Julio............................ Larunbata / Sábado..................... 580...............................
Uztailak 26 de Julio............................ Larunbata / Sábado..................... 580...............................
Uztailak 27 de Julio                             Igandea / Domingo             Finala 580                            Areso (Nafarroa)
 
Harri-zulatzea
 
EUSKAL HERRIKO X. HARRI-ZULATZE LIGA
 
Ligako bosgarren jardunaldia jokatuko da Galdamesen (Bizkaia), eta horrekin Ligaren bide erdira helduko da, guztira hamar jardunaldi jokatuko baitira. Saioa arratsaldez jokatuko da.

Euskal Herriko harrizulatzaileen X. ligako sailkapena
 
Postua
 
Taldea
 
Puntuak
 
        Markak
1.
       Jaizubia
32
676,0 cm
2.
      Trapagaran
 31
679,7 cm
3.
      Aldai-alde
 25
        612,0 cm
4.
      Burdin Gazteak
 20
        583,9 cm
5.
      Gallarta
 19
        574,3 cm
6.
     Txorierri
 18
        564,9 cm
7.
     Kabiezes
 18
        548,1 cm
8.
     Arboleda
 13
529,5 cm
9.
      Errekatxo
 4
409,6 cm
Aizkora

NAFARROAKO  II. MAILAKO AIZKOLARI TXAPELKETAKO KANPORAKETA
 
Heldu den larunbatean, ekainak 28, arratsaldeko 18:00etan hasita Nafarroako II.mailako Aizkolari Txapelketako kanporaketa jokatuko da Eulateko plazan.
 
Kanporaketa honetan parte hartuko duten 13 aizkolariak hauek izanen dira: Luis Mª Belarra (Doneztebe), Juan Jose Erdozia (Etxarri Aranatz), David Amillano (Altsasu), Juan Telletxea (Doneztebe), Jesús Etxeberria (Beintza Labaien), Santiago Olano (Leitza), Esteban Pikabea (Gerendiain), Xabier Ariztegi (Etxalar), Xabier Mindegia (Beintza Labaien), Sergio Mandacen (Garralda), Jon Telletxea (Beintza Labaien), Manuel Kañamares (Arostegi) eta Ander Erasun (Ituren-Aurtiz).
 
Parte hartuko ez duten aizkolariak:
-         Jose Luis Telletxea (Beintza Labaien).....................txapelketetan parte hartzeari utzi dio
-         Iker Gorriti (Uharte Arakil)…………….......................min hartuta
-         Arkaitz Olano (Leitza)………………….....………….aste hontan abisatu du ez dela arituko, familiko arazoak baititu.
 
Aizkolariek hiru enbor moztu beharko dituzte: bi kanaerdiko eta 60 ontzako bat.
Kanporaketa honetan sailkatzen diren lehen 5 aizkolariek finalerako txartela lortuko dute. Azken hiru sailkatuek berriz, maila galduko dute.
 
 
Herri kirolak
 
IPARRALDEKO JOKU TORNEOA – 3.JARDUNALDIA
 
Heldu den igandean, ekainak 29, Iparraldeko Joku Torneoaren 3. jardunaldia jokatuko da eguerdiko 12:30etatik aurrera, Orbaitzetan, eta azken jardunaldia izanen da.
 
Orain arte bi jardunaldi jokatu dira, eta hauexek dira markarik onenak
 
Lokotx-biltze: Jaime Etxegaraik: 5:59.'97. Edonola ere, Etxegaraik saio bat jokatu du soilik, eta bi jardunaldietako markak aintzat hartuta, Josu Jimenez izan da azkarrena.
Ingude-altxatzea: Xabier Sein da sailkapeneko burua,130 jasoaldi egin dituela.
Harri-jasotzea: Unai Bretiz: 7.625 kilo
Lasto-altxatzea: Xabier eta Carlos Sein: 22 jasoaldi
Zaku-eramate lasterketa: Berriozar B: 3:08.07
Txinga-eroatea: Mielanjel Sukuntza: 1.273,25 metro
 
Harri-jasotzea
 
LAUKARIZKO SANTIAGO JAIAK 2008
 
Norgeiagokoa uztailaren 27an izango da, arratsaldeko 19.30ean, Laukarizen (Mungia – bizkaia).
Hirugarren urtea beteko da aurten, Laukarizko harria Txapelketa antolatzen hasi zirenetik. 134 kiloko harri baldarra erabiliko dute lehian ariko diren hamalau harri-jasotzaileek, eta bost minutuko txanda bana egingo dute
 
·         Harri-jasotzaileak: Joxerramon eta Jexuxmari Iruretagoiena Izeta II. eta Izeta III. Anaiak (Aia, Gipukoa), Joseba Ostolaza (Zestoa, Gipuzkoa), Joxeluix Lete Elosukorta (Azkoitia, Gipuzkoa), Jokin Eizmendi (Zarautz, Gipuzkoa), Bernardo Ureta Urpe (Arantzazu, Bizkaia), Unai Lertxundi (Gipuzkoa), Unai Barinaga (Bizkaia), Josetxo Urrutia (Leitza Nafarroa), Xabier Igoa (Aldatz, Nafarroa), Unai Bertiz (Nafarroa), Urtzi eta Iraitz Telleria (Lasarte, Gipuzkoa), Xabier Agirre (Bizkaia).
 
Sariak_
 
1goari  500 €               6.ari  200 €      11.ari  100 €
2.ari     400 €               7.ari  180 €      12.ari  100 €
3.ari     350 €               8.ari  150 €      13.ari  100 €
4.ari     250 €               9.ari  125 €      14.ari  100 €
5.ari     225 €              10.ari  125 €     15.ari  100 €
  1. Txapeldun geratzen denak iazko marka gainditzen badau, 100 € ko sari berezia jasoko dau.
  2. Harrijasotzaileak 5 minutuko txanda bakarrean arituko dira. Harri-jasotze probetako araudiak aginduko dau.
  3. Harrijasotzaileek bi laguntzaile eukiko dabez gehienez eta hauek litzentzia eguneratuta eduki beharko dabe.
Laguntzaileen datuak eta federazioko zenbakia izen-emote orrian adieraziko dira. Hau holan izan ezean, ezin izango dabe proban parte hartu.
  1. Proban parte hartzen dauenak, bere txanda egin baino lehenago, eskuak ur eta jaboiagaz garbitu beharko dauz epaileen aurrean. Honetarako materiala antolatzaileak jarriko dau.
  2. Laukarizko Harria  “ Lau Aritz Kultur Elkartearen egoitzan egongo da uztailaren 3tik proba eguna arte eta aldez aurretik eskatuta ikusi ahal izando da, baina jaso ez. Norgehiagoka izan baino 48 ordu lehenago, horretan adituak direnek garbituko dabe harria.
  3. Federazioak homolagatutako baskula batean eta epaileen aurrean pisatuko dira partehartzaileak eta norgehiagokan berdinketa gertatuz gero, pisu gitxien daukana geratuko da aurretik. Partehartzaileren batek pisatu gura ezean eta berdinketarik balego, lehenago parte hartu dauana geratuko da aurretik.
  4. Eguraldia dela eta, edo antolatzaileekin zerikusirik ez daukan beste edozergaitik norgehiagoka bertan bera itxi beharra balego, parte-hartzaile bakoitzak 100 € jasoko leukez.
  5. Proba hasi baino lehenago harria apurtzen bada, konponbiderik daukan ikusi eta, holan izanez gero, norgehiagoka egingo da. Osterantzean bertan behera itxiko da eta perte-hartzaile bakoitzak 100 € jasoko dauz.
Harria proba hasi ostean apurtzen bada, konponbiderik daukan ikusi eta, holan izanez gero, une horretan ibili den partehartzailearen denbora gelditu egingo da eta, konponketaren ostean, epaileak esango dau noiz jarraitu. Konponbiderik ez baleuka parte hartu dutenen markak hartuko dira kontuan eta beste partehartzaileei 100 € emongo jakez.

Almitza Sega Elkartearen Sega Ligako hirugarren jardunaldia, Igorren (Bizkaia), larunbatean.

Heldu den larunbatean (ekainak 28) jokatuko da Sega Ligako hirugarren jardunaldia Igorren (Bizkaia), 17:30ean. Herrian bertan izango da ikuskizuna. Gizonezkoetan oso lehia parekatua dute Joxe Gabirondok eta Juanjoxe Lizasok, eta parekoa espero da larunbatean.

Tolosako bigarren jardunaldiko emaitzak (ekainak 21)
 
Emakumezkoak
 
            Sailkapena                             Denbora
  1. Marialuixa Gabirondo:           02:05.57
  2. Arrate Garin:                            02:23.59
  3. Ainhoa Mazkiaran:                  02:55.19
  4. Iurre Olano:                              03:15.49
  5. Josune Gorostidi:                   03:57.73
  6. Irati Astondoa:                         04:34.35
  7. Ixabel Ansa:                             04;43.47
 
Gizonezkoak
 
            Sailkapena                             Denbora
 
  1. Juanjoxe Lizaso:                       03:05.43
  2. Joxe Gabirondo:                        03:08.48
  3. Jexuxmari Lasa:                        03:16.34
  4. Mielmari Jauregi Altzo:            03:19.92
  5. Jexuxmari Goenaga:                 03:22.75
  6. Jokin Garmendia:                     03:28.82
  7. Jon Lapazaran:                          03:32.04
  8. Arkaitz Arteaga:                          03:34.38
  9. Mikel Aranalde:                          03:37.14
  10. Igor Esnaola:                             03:43.05
  11. Iñaki Lizaso:                              03:53.21
  12. Bixente Mitxelena:                    03:59.50
  13. Jokin Etxeberria:                      04:12.86
  14. Mielanjel Goioaga:                  04:17.87
  15. Juan Mari Agirrezabala:         04:35.61
  16. Joxe Atin:                                  04:45.25
  17. Iker garmendia:                       04:45.54
  18. Pabi Astondoa:                        04:54.47
  19. Jokin Garmendia:                    05:04.80
  20. Jon Kanflanka:                         05:16.68
  21. Andoni Zuriarrain:                    05:52.06
  22. Andoni Goikoetxea:                 05:55.19
  23. Igor Astondoa:                          06:07.77
  24. Julen Etxeberria:                      06:37.54
  25. Unai Iraola:                               07:30.90
  26. Jaime Atxa:                               08:39.24
 
 
 
 
 
 
Sailkapen orokorrak, bi jardunaldi jokatuta
 
Gizonezkoak
 
Sailkapena                                  Puntuak
1.      Joxe Gabirondo:                57
2.      Juanjoxe Lizaso:                56
3.      Jexuxmari Lasa:                55
4.      Mielmari Jauregi Altzo:    50
5.      Arkaitz Arteaga:                  48
6.      Mikel Aranalde:                 46
7.      Jon Lapazaran:                 44
8.      Jexuxmari Goenaga:        43
9.      Bixente Mitxelena:             40
10.  Igor Esnaola:                       39
11.  Juan Mari Agirrezabala:     38
12.  Iñaki Lizaso:                        36
13.  Jokin Garmendia:              33
14.  Jokin Etxeberria:                31
15.  Andoni Goikoetxea:           28
16.  Mielanjel Goioaga:            28
17.  Iker Garmendia:                 28
18.  Jon Kanflanka:                   26
19.  Andoni Zuriarrain:              19
20.  Joxe Atin:                             20
21.  Pabi Astondoa:                  17
22.  Igor Astondoa:                   15
23.  Joakin Garmendia:          13
24.  Andoni Dorronsoro          13
25.  Unai Iraola:                       12
26.  Andoni Egia                      11
27.  Julen Etxeberria:             10
28.  Jaime Atxa:                         7
 
Emakuimezkoak
 
Sailkapena                             Puntuak
 
1. Marialuixa Gabirondo        20 puntu
2. Ainhoa Mazkiaran               17 puntu
3. Arrate Garin                         17 puntu
4. Josune Gorostidi               13 puntu
5. Iurre Olano                          13 puntu
6. Irati Astondoa                     10 puntu
7. Ixabel Ansa                           8 puntu

Asteburuko emaitzak: Goiherri A-k irabazi zuen 640ko 2. jardunaldia. Aimar irigoien, Juanjoxe Agirregabiria eta Jexuxmari Ormaetxea 'Urki' izan ziren Gipuzkoako harri-jasotze, txinga-eroate eta segako irabazleak.

GIPUZKOAKO HARRI-JASOTZE ETA TXINGA-EROATE TXAPELKETAK

Aimar Irigoienek irabazi du bigarren urtez Gipuzkoako Harri-jasotze Txapelketa. Iaz lortu zuen lehen aldiz txapela eta igandean (ekainak 15) bigarrengoz jantzi zuen, iaz baino jasoaldi bat gutxiago eginda; 100 kiloko bolarekin hain justu ere. Bigarren Joseba Ostolaza izan zen, 775 kilo gutxiago leporatuta. Gipuzkoako Txinga-eroate Txapelketan, berriz, Juanjoxe Agirregabiria nagusitu zen, 16 plaza eta 3 zinta eginda.

Igande arratsaldean jokatu ziren aipaturiko txapelketak, Errezilgo eskoletako plazan. Lehenik txinga-eroate txapelketa jokatu zen eta ondoren harri-jasotzekoa.

HARRI-JASOTZEA

Harri-jasotze txapelketan, hurrenkera honetan jardun zuten lehian aritu ziren bost harri-jasotzaileak, zozketa egin ondoren: Hodei Iruretagoiena Izeta IV (Aia), Aimar Irigoien (Errezil), Joseba Ostolaza (Zestoa), Jexuxmari Iruretagoiena Izeta III.a (Aia) eta Urtzi Telleria (Lasarte). Hasierako harriarekin egin zuen aldea Irigoienek. Izan ere, 125 kiloko zilindro-koparekin bi jasoaldiko aldea atera zion Ostolazari. Bigarren postua, berriz, 112,5 kiloko kuboarekin ziurtatu zuen Ostolazak. Hirgarren posturako lehia izan zen estuena, Jexuxmari eta Hodei osaba-iloben artekoa.

Postua

Sailkapena

kiloak

jasoaldiak

125eko zilindro-kopa

112,5eko kuboa

100eko bola

1.

Aimar Irigoien

9.712,5 kilo

86 jas.

33 (4.125 k.)

23 (2.587,5 k)

30 (3.100 k)

2.

Joseba Ostolaza

8.937,5 kilo

79 jas.

31 (3.875 k.)

21 (2.362,5 k.)

27 (2.700 k.)

3.

Izeta III.a

7.875,5 kilo

69 jas.

30 (3.750 k.)

18 (2.025,5 k.)

21 (2.100 k.)

4.

Izeta IV.a

7.725 kilo

68 jas.

27 (3.375 k.)

20 (2.250 k)

21(2.100 k)

5.

U. telleria

6.875 kilo

61 jas.

23 (2.875 k.)

16 (1.800 k.)

22 (2.200 k.)

 

Jokin Eizmendik ez zuen jarduterik izan, aurrez teléfonoz jakinarazi zuelarik

Txapelketa amaituta Jon Tecedorri eskaini zion txapela Aimar Irigoienek, hari zuzendutako idazki bat irakurrita. Jon Tecedor atzo hil zen istripuz, Zizurkila (Gipuzkoa) zihoala Euskadiko Pisu altxatze Txapelketara.

TXINGA-EROATEA

Herri kirol jaialdiko lehen txapelketa izan zen txinga-eroatekoa. Lau kirolari aritu ziren lehian, eta hurrenkera honetan, zozketa egin ondoren: Juanjoxe Agirregabiria (Deba), Andoni Zubiaurre  (Mutriku), Xabier Urresti (Ondarroa) eta Patxi Ituarte (Mutriku). Sarritan bezala, Agirregabiriak egin zuen lanik onena.

Postua

Kirolariak

Plazak

Zintak

Metroak

1.

Juanjoxe Agirregabiria

16

3

--------

2.

Patxi Ituarte

12

---------

---------

3.

Andoni Zubiaurre

11

3

0,70

 

Xabier Urresti

10

2

4

 

GIPUZKOAKO SEGA TXAPELKETA BIGARREN JARDUNALDIA
 
Jexuxmari Ormaetxea Urkik irabazi zuen Gipuzkoako Sega Txapelketako bigarren jardunaldia, ekainak 15ean, Orendainen. Bertako segalariak 178 kiloko aldea kendu zion Arkaitz Arteaga bigarren sailkatu gazteari, 228,5 kiloko aldea Andoni Goikoetxeari, 293 kiloko aldea Mikel Aranalderi eta 421 kiloko aldea Garikoitz Etxeberriari. Kilo horietan segalari bakoitzari ezarri zitzaizkion penalizazioengatiko kiloak barne dira. Arlo horretan, aipagarria izan zen Arteaga segalaria, ez baitzuen penalizaziorik jaso, eta, gainera, bigarren sailkatu zen.
 
Ekainaren 15ean jokatu zen bigarren jardunaldia, kiloetara jokatu zen eta lehian diharduten bost segalariek ordu erdiko lana egin zuten. Urkik eta Goikoetxeak bosgarren sailari ekinda agortu zuten denbora. Lehen saila batera ebaki zuten Urkik, Goikoetxeak eta Etxeberriak; minutu erdira Aranaldek eta minutu eta 16 segundora Arteagak. Bigarren saila, berriz, Urkik ebaki zuten azkarren, eta minutu eta 27 segundora Goikoetxeak. Hirugarren saila ere Urkik ebaki zuten azkarren (19:20), eta bigarren Goikoetxeak (20:14). Laugarren saila ebakitza, Urkik mintu  bateko aldea kendu zion Goikoetxeari.
 
Belar Berde eta astun samarra izan zuten lehiakideek, eta euririk gabe jokatu zen saioa. Oso giro aproposa egin zuen segarako.
 
GIPUZKOAKO SEGA TXAPELKETA BIGARREN JARDUNALDIKO SAILKAPENA
            Kirolariak                                   kiloak                                                             Puntuak
1.      Jexuxmari Ormaetxea Urki:   2.105,5 kilo (penalizazio 1; + 20 kilo)          10 p.
2.      Arkaitz Arteaga (Baliarrain):       1.927,5 kilo (penalizaziorik ez)                       8 p.
3.      Andoni Goikoetxea (Gaztelu):    1.877 kilo (penalizazio bat; + 20 kilo)            6 p.
4.      Mikel Aranalde (Gaztelu):           1.812,5 kilo (2 penalizazio; + 40 kilo)             4 p.
5.      Garikoitz Etxeberria (Amasa):     1.684,5 kilo (2 penalizazio; + 40 kilo)           2 p.
 
            SAILKAPEN OROKORRA BI JARDUNALDI JOKATUTA
 
1.     Jexuxmari Ormaetxea Urki (Orendain):            13 puntu
2.     Andoni Goikoetxea (Gaztelu)                                  11 puntu
3.     Arkaitz Arteaga (Baliarrain)                                      9 puntu
4.     Mikel Aranalde (Gaztelu)                                          8 puntu
5.     Garikoitz Etxeberria (Amasa)                                   4 puntu
 
Hirugarren jardunaldia heldu den igandean (ekainak 22) jokatuko da, Errezilgo Etumetan (18:00).