ALMITZA SEGA ELKARTEA
  SEGA
  HERRI KIROLAK
  AZKEN BERRIAK
  ARGAZKIAK
  EKITALDIEN AGENDA
  LOTURAK
  BIDALI ZURE MEZUA
 
 
ALMITZA

Almitza Sega Elkartearen sorrera eta historia

   

    Almitza sega taldea 1996an hasi zen elkartzen talde gisa. Zaldibia izan da talde honen sehaska edo bilgunea, batik bat bere sorreran, eta Europa aldean antolatu ohi diren sega txapelketetan parte hartu edo lehiatzeko helburuarekin sortu zen. Almitza sega elkartea 2001.urtean sortu zen ofizialki, 30 bazkiderekin.

    Almitza elkarteak antolatzen dituen eta parte hartu izan duen ekitaldi guztietan Euskal Herriaren herri izaera ezagutarazi nahi izan du; horretarako, sega taldeaz gain, dantzari, trikitilari, txistulari, joaldun, dultzainari, txalapartari...eta beste askoren esku hartzea ziurtatu du. Harri jasotzaileek, aizkolariek eta trontzalariek ere parte hartu izan dute.

    Sega elkartearen sorrera berria bada ere, elkarte honen sortzaileak segalaritza munduan eskarmentu handia dute. Izan ere, herri kirolaren munduak bizirik iraun dezan hainbat ahalegin egindakoak baitira: Euskal Herri mailako lehiaketetan parte hartuz, apustuak gauzatuz eta mota desberdinetako txapelketak antolatuz...